Aitzina!: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
informazio zuzenketa
Aitzina! gazte erakundearen helburuak azaldu.
1. lerroa:
'''Aitzina!''' [[Ipar Euskal Herri]]ko Ipar Euskal Herriko gazte erakundeezkertiar ezker-abertzaleaeta abertzaleen antolakundea da, 2013ko azaroaren 2an sortutakoa. Bere helburua justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria aske bat da. Lau lan ildo nagusi ditu:
 
''1. Euskara''. Aitzinak euskararen aldarrikapena karrikara eraman nahi du. Euskalgintzaren jarduerari eta eragile ezberdinei atxikimendua erakutsiz botere publikoei eragiteko lana burutzeaz gain, mota ezberdinetako ekimenen bidez jendartearen kontzientziazio lana burutzea da.
 
''2. Euskal Herria eta abertzaletasunaren ibilbidea''. Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzen ditu. Euskal Herriaren eskubide nazionalen aldarrikapena bere egiten du. Euskal Herri askea eraikitzeko bidean, nazioarteko legediak herri orori aitortzen dion autodeterminazio eskubidea lortzea eta errespetaraztea du helburu.
 
''3. Ezkertiar ildoa''. Biharko Euskal Herria sozialki justua den herri bat izatea, ekonomia eta erabaki guneak berkokatzea eta herriari boterea itzultzea dira helburuak. Horretarako eredu ezkertiarra aldarrikatzen du.
 
''4. Gazte izaera eta hezkuntza''. Aitzinak! frantses sentitzen diren gazteekin harremanak sortu eta garatu nahi ditu haiek euskalduntasunera erakartzeko, herri oso baten zapalkuntzaz ohartarazteko.
 
[[Kategoria:Ezker abertzalea]]