Dinosauro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
Dinosauroak [[Triasiko]] aroaren erdialdetik [[Kretazeo]]aren amaiera arte ugaritu ziren (duela 210-225etik, 65 miloi urtera arte), noiz gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dagoen arren, onartuena [[meteorito]] batek lurra jo zuena da ([[Chicxulub kraterra|Chicxulub talka]]).
 
Hala ere baliteke guztiz desagertu ez izana. [[1861]]an aurkitu zen ''[[Archaeopteryx]]''ak dinosauroen eta hegaztien arteko harreman bat zegoela esaten zuen. Archaeopteryx, era berean, oso antza handia zuen ''[[Compsognathus]]'' izeneko dinosauro harrapari txikiarekin. Hortik aurrera [[Theropoda]] ordena hegaztien arbasoak direla teorizatu da. Gaur egungo [[paleontologo]] gehienen ustez hegaztiak bizirik dauden dinosauro bakarrak dira eta horietarik batzuen arabera dinosauroak eta hegaztiak klase bakar baten barruan bildu beharko lirateke.<ref>Bakker, R. T., Galton, P., 1974. ''Dinosaur monophyly and a new class of vertebrates''. Nature 248:168-172.</ref> Horietaz gain, gaur egun bizirik dauden animalien artean [[krokodilo]]ak dira dituzten gertuko senide bakarrak. Dinosauroek, krokodiloek eta hegaztiek [[Archosauria]] ([[arkosauro]]) taldea sortzen dute, [[Permiar]]raren bukaeran agertu zen narrasti mota bat, [[Triasiko]]an nahiko ohiko bilakatu zena.
 
Sailkapenean '''Dinosauria''' [[Sauropsida]]ren barruko goi-ordena bat da. Guztiek dituzte hainbat [[sinapomorfia]] batzuk ahal izateko, adibidez [[femur]]ra [[aldaka]]ri angelua duen eta aldakan hutsa den [[kondilo]] baten bitartez batzen zaio. Hau [[ugaztun]]etan ere agertzen da eta atzeko hankek gorputz osoa eutsi dezaten baimentzen du. Dinosauroak, gainera, euren aldakaren morfologiaren arabera sailkatzen dira.