Ninive: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
78. lerroa:
Esplorazio lanak, Botta, George Smith eta beste batzuk jarraitu zituzten, Nebi Yunus, Nimrud, Kouyunjik eta Khorsabadeko muinoetan eta asiriar objektu asko, argitara eman eta europar museoetara eramanak izan ziren. Jauregi mordoa aurkitu zen bere apaindura eta zizelkaturiko lauzekin, antzinako herri honen bizitza eta ohiturak, bere gerra eta bake moduak, erlijioa, bere arkitekturaren estiloa eta bere erregeen handitasuna adieraziz. Hiriko kaleak esploratuak izan dira eta adreiluetan, taulatxoetan eta zizelkaturiko irudietan inskripzioak argitu dira. Horrekin, bere historiako sekretuak argitara eman ahal izan dira.
 
Aurkikuntza berrienetako garrantzitsuena, Asurbanipalen liburutegia da. [[Idazkera kuneiforme]]an idatzitako hamar mila taulatxo inguru zituen, non Asiriako historia, legeak eta erlijioa deskribatzen ziren. Honek, antzinako munduko literaturaren altxorrik garrantzitsuenetako bat izatea egiten du. Liburutegiak bazituen, baita ere [[akad]]iarren antzinako dokumentuak, sekula aurkitu diren dokumenturik antzinakoenak direlarik, beharbada, [[Akadeko Sargon Akadekoa]]enren garaikoak.
 
Taulatxoetako batzuetan, [[Arkimedesen Torlojua]]ren antzeko zerbaiten ustezko erabilera aipatzen da, ura gora eramateko, lorategiei buruz hitz egiten duten beste taulatxo batzuekin batera. Honek, Ninive, [[Babiloniako Zintzilikaturiko Lorategiak|Babiloniako Zintzilikaturiko Lorategien]] balizko kokapena izatearen hipotesia dakar.