Txerto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
== Historia ==
 
[[Edward Jenner]] mediku [[Ingalaterra|ingelesak]] [[XVIII. mendea]]ren bukaeran immunizazioari buruzko lehenengo zantzuak eman zituen. [[Baztanga]]ren izurrite batean, Jenner ohartu zen unaiek ez zutela gaitza harrapatzen; baztanga ahula zuten behiek, nonbait, unaiak babesten zituzten gaitzaren aurrean. Jenner-ek bere susmoak baieztatu zituen baztanga ahula zuten behien [[zorne]]a injektatuz gizabanako batzuei: gizabanako horiek guztiek baztangaren aurreko erresistentzia garatu eta ez zuten gaitza harrapatu. Baztanga zuten behien likido organikoek "substantzia" bat zutela ondorioztatu zuen, baztangaren aurrean gizakia babesten zuena (substantzia hori, gaur egun dakiguezdakigunez, baztangaren [[birus]] moteldua da, antigorputzak sorraraziko dituena). Modu horretan Jenner-ek behi-zornea jasotzen zuten gizabanakoen immunizazioa lortu zuen.
 
Behi-baztangaren birusa eta giza-baztangarena desberdinak dira, baina antzekotasun batzuk dituzte eta elkarri immunitatea eragiten diote. Hots, behi-baztangaren birusak ez du gizakia kutsatzen, baina antigorputzen sorrera eragiten du: era honetan giza-baztangaren birusaren aurrean gizakiak immunitatea garatzen du.