Estrabon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
Tiranion eta Aristodenioren ikasle zen, eta eskola [[estoiko]]ra sartu zen. Ponto Euxino ([[Itsaso Beltza]]) eta [[Etiopia]], eta [[Armenia]] eta [[Italia]] arteko lurraldeak ikusi zituen. [[K. a. 20]]an [[Erroma]]n jarri zen bizitzen eta [[K. a. 7]]an bere ''[[Geografia (Estrabon)|Geografia]]'' ([[antzinako greziera]]z: Γεωγραφικά / Geôgraphiká) eman zuen argitara zazpi liburutan. Garai hartan ezagunak ziren lurralde, leku eta herrialde guztien berri eman zuen lan horretan. Baina [[Homero]]k, Eratostenek, [[Polibio]]k eta beste hainbatek ematen dituzten datuak irizpide zientifiko gehiegirik gabe eskaintzen ditu. Bera izan zen antzinakoen artean [[Lurra]] biribila zela uste zuen bakarrenetakoa. Bere garaian ez zuen halako osperik izan eta bere obra ez zen [[Errenazimentu]]ko urteak arte ezagutzera eman. Bidai asko egin ondoren, jaioterrira itzuli eta 43 liburuki zituen ''Historiako oroitzapenak'' ([[antzinako greziera]]z: Ἱστορικὰ Ὑπομνήματα / ''Historika Hypomnếmata'') idatzi zuen [[Polibio]]ren lana jarraitzeko asmotan. Egun liburuki guzti horiek galduta daude. Estrabonek ez zuen [[Galia]] ez [[Hispania]] ezagutu, baina [[baskoi]] edo [[euskaldun]]ei buruzko argibide guztiz baliotsuak eskaini zituen bere ''[[Geografia (Estrabon)|Geografia]]'' idazlanean.
 
== Idazlanak ==
* ''[[Geografia (Estrabon)]]''
 
== Erreferentziak ==