«Klaudio Ptolomeo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}}))
}}
 
'''Klaudio Ptolomeo''', [[greziera]]z Κλαύδιος Πτολεμαῖος, [[latin]]ez ''Claudius Ptolemæus'', (Ptolemais Hermiu, [[Egipto]], [[100]] inguru - Kanope, Egipto, [[170]] inguru<ref>{{en}} [http://www.britannica.com/EBchecked/topic/482098/Ptolemy Ptolomeo ''Britannica'' entziklopedian]</ref>) Egiptoar jatorriko [[geografia|geografo]], [[astronomo]] eta [[matematika]]ri [[Grezia|greziarra]] izan zen.
 
[[Lurra]] irudikatzeko proiekzio konikoaren aitzindaritzat jotzen da.
Horretaz gainera, Ptolomeok optikako obra bat idatzi zuen eta [[astrolabio]] bat asmatu zuen, angeluak neurtzeko.
 
Bere garaiko geografo handiena izan zen. Zazpi liburukitako geografia-obra mardul bat idatzi zuen ''[[Geografia (Ptolomeo)|Geographike hyphegesis)]]''. Lehenengoan, mapak egiteko arauak eta argibideak eman zituen, eta, besteetan, mapak egin zituen, eta hiri jakin batzuen latitudeak eta luzerak zehaztu. Mapa batzuetan, [[Pirinioak|Pirinioetako]] eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] ([[Baskonia]]) hainbat toki aipatu eta hiri batzuen kokalekuen berri eman zuen.
 
Halaber, kalkulu batzuk egin zituen Lurraren zirkunferentzia neurtzeko. Hark ateratako emaitza, ordea, benetakoa baino laburxeagoa geratu zen.
 
Erdi Aroan, idazlan hura geografiako oinarritzat hartzen zen. Obra hartan, [[Asia]] gehiegi luzatzen zen ekialdera, eta, antza denez akats horrek nahasturik, [[Kristobal Kolon]]ek Asian zegoela uste izan zuen [[Antillak|Karibeko]] kostaldeak ikusi zituenean.
 
== Idazlanak ==
* ''[[Geografia (Ptolomeo)]]''
 
== Erreferentziak ==
128.145

edits