Sobietar zinema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zinemako Eskola Sobietarra izenburua Zinema sobietarra(r)engatik aldatu da
27. lerroa:
 
==Muturrekoak eta moderatuak==
Zinemagile berritzaileak landuko ditugu: muturrekoak ([[Dziga Vertov]] eta Kuletxov[[Lev Kuleshov]]) eta moderatuak ([[Sergei Eisenstein]] eta [[Vsevolod Pudovkin]]).
 
===Dziga Vertov eta Kino-glaz teoria===
36. lerroa:
*Drama: idatzitako gidoia, zinemako fikzioa, aktore profesionala, saiakerak, dekorazioak, etab. Lumièren garbitasun dokumentaletik urruntzen gaituen ezer.
 
Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 60. hamarkadako zinemazaleengan (''Cinema Verité'', Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).
 
===Lev Kuletxov===
Lev Vladimirovich Kulechov (Лев Владимирович Кулешов; 1899ko urtarrilak 13 Tambov - 1970ko martxoak 29 Moscú) Teorikoa eta Moskuko Zinema Eskolako pedagogoa izan zen, bertan ‘laborategi esperimentala’ sortu zuen: materialik ez zegoenez, pelikularik gabeko filmak egiten ziren, argazki finkoekin. Esperientzia horretatik eratorri zen muntaia, pelikula pusketetatik sortzen zuen errealitate espazio-tenporal berria. Adibidez: ‘Las aventuras extraordinarias de Mr. West en el país de los bolcheviques’ (Ncobycajnye prikljucenija Mistera Vesta v strane Bolsevikov, 1924).
 
Esperimentu baten bitartez erakutsi zuen hainbat irudi tartekatuta efektu desberdina sortu daitekeela ordenaren arabera. Kuletxovek muntaiaren gainean ulertzen duen kontzeptua teknikoa da, eta ez arbitrarioa, Vertoven antzera: sekuentziak plano motzetan bereizita egon behar dute; plano horiek silaba gramatikalen baliokide izan behar dute berehalako irakurketa egin ahal izateko. Bere teoria guztiak liburu batean idatzita utzi zituen: ''Arte zinematografikoa'' (1927).
 
===Sergei M. Eisenstein===
Serguéi Mijáilovich Eisenstéin (errusieraz Сергей Михайлович Эйзенштейн; Riga, 1898ko urtarrilak 23 - 1948ko otsailak 11). Eisensteinen ekarpena hauxe izan zen: drama zinematografikoaren estetika eta ideologiaren gaineko kontzepzio berria, drama kolektiboen gaineko argumentuen inguruan.
- ‘El Acorazado Potemkin’ (Bronenosetz Potemkin, 1925): Zarista garaian itsasontzi batean motin bat antolatzen da erakusteko batuketak indarraren esanahia duela. Aktore profesionalak ez ziren erabili eta itxura dokumentala eman zion filmari (Vertovek bezala). Tomak tartekatu zituen: mekanikoki ilaran aurrera doazen soldaduen planoak / errepresioaren biktimen lehen plano gogorrak, nahasketa hori sinfonia musikal gisakoak da.
- ‘Urria’ (Oktiabr, 1927): Petrogradoko 1917aren urriko lanaldi iraultzaileei buruzkoa. Plano kontzeptualen muntaia ideologikoaren bitartez metafora optikoak sartzen ditu.
 
===Vesevolod Pudovkin===
Vsievolod Ilarionovich Pudovkin (1893 - 1953). Bere filmetan aztertuko du krisia eta ‘kontzientzia hartze’ politikoa bere protagonista indibidualengan (eta ez Eisensteinen modura taldearengan), gizarteko gaiak bigarren planoan utzita:
- ‘Ama’ (Mat, 1926);
- ‘San Petersburgoren amaiera’ (Koniets Sankt Petersburga, 1927);
- ‘Tempestad sobre Asia’ (Potomok Ghingis Khana, 1928).
 
Pudovkinen zinema egitura erritmikoetan garatzen da; horietan lehentasuna dute ekintza paraleloen muntaiak eta muntaia analitikoak. Horrenbeste lantzen zituen egitura horiek beharrezkoa zuten aurrez prestatutako gidoi sendo bat; horretarako, ezinbestekoa zen harreman estua izatea argumentista, aktorea, argazkilaria eta errealizatzailearen artean. Banguardismoa ukatzen du eta aktoreek ikusleari emozioa transmititzea nahi du. Egitatean oinarritutako metaforak erabiltzen ditu.
 
‘Errealismo sozialista’ kontzeptua Pudovkinek sortu zuen. Zinema, bere ustetan, gizakiaren eta lanaren arteko harremanetara zuzendu behar zen, eta gainera, argi utzi gizakiak bere aberriarekin duen lotura.
 
 
==Errealismo Sozialista==