Ordainketa-balantza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Ordainketa-balantza''' edo '''pagamendu balantza''' herrialde batek munduko beste herrialdeekin eta denbora tarte jakin batean burututako moneta-fluxuen erregistroa eta azken emaitza da. Fluxu horietan herrialdearen [[ondasun]], [[zerbitzu]], finantza kapital eta finantza-transferentzien esportazioen eta inportazioen ordainketak barnehartzen dira, era laburtuan, normalean urte baterako eta herrialdeko [[dibisa]]-unitateetan. Herrialde baten funts-iturriak, esportazioak, maileguak eta inbertsio-sarrerak alde positiboan erregistratzen dira. Bestalde, funtsen erabilera, inportazioetarako nahiz beste herrialdeetan egiten diren inbertsioetarako modu negatiboan gisa erregistratzen dira. Ordainketa-balantzaren guztirako emaitzak zero behar du izan, [[superabit]]a edo [[defizit]]a ezin baita izan definizioz. Adibidez, herrialde batek gehiago inportatzen badu esportatzen duena baino, bere balantza komertziala defizitean egongo da, baina kontu honetako funts falta beste baliabide batzuekin beteko da, kanpo-inbertsioaren bidez lortutako funtsekin, banku zentralaren erreserben gutxitzearekin edo beste herrialdeek emandako maileguekin.
 
[[Kategoria:Adierazle ekonomikoak]]