Arabako ermandadeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
1. lerroa:
'''Arabako Ermandadeak''' [[1417]]. urtetik aurrera, Araban[[Araba]]n [[Ahaide Nagusinagusiak|Ahaide Nagusien]]en gehiegikeriak geldiarazteko sortu ziren herri-elkarte edo federazioak izan ziren. Arabako herri batzuk [[Gaztelako Koroa|Gaztelako]] beste herri batzuekin bilduak ziren [[XIII. mende]] bukaeran (Gatzaga Buradon, Gasteiz eta Agurain, 1282an; Gatzaga Buradon, Gasteiz, Agurain, Gesaltza Añana, Bastida, Argantzun, Urizaharra, Korres, Antoñana eta Kanpezu, 1296an), eta [[XIV. mendearenmende]]aren hasieran (Gasteiz, Trebiñu, Gesaltza Añana, Korres, Beranturi, Agurain eta Urizaharra); baina '''[[XV. mendeamende]]a''' arte ez ziren Arabako ermandadeak benetan gorpuztu. 1417. urtean batu ziren ermandadean Gasteiz, Trebiñu eta Aguraingo herriak, Ahaide Nagusien gehiegikeriei aurre egiteko, baina ez zuen arrakastarik izan. 1449. urtean, [[Henrike IV.a]] Gaztelako erregeak ermandade bakar batera bildu nahi izan zituen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgosko iparraldea, Santander eta Errioxako hiri eta herri guztiak; baina ez zuen horrelakorik lortu. 1463. urtean hasi zen lurraldeko herri eta hiri guztiak jaso zituen Arabako Ermandadea egituratzen, Arabako ermandade txikiak batu ondoren (hiri-ermandadeak eta lur zabaleko ermandadeak). Berrogeita hamalau ermandade txiki zituen Arabako lurraldeak XVI. mendean, sei multzotan banatuak (berrogeita hamabost ermandade txiki XIX. mendean). Arabako segurantza begiratzea eta gaiztaginak epaileen esku uztea eta epaitzea ziren ermandadearen betebehar nagusiak. Hasierako ermandadeak bi buruzagitza nagusi zituen: hogeita bat herri harresidunez arduratzen zen bata, eta lur zabaleko herriez bestea.
 
Esan bezala, 1417. urtean batu ziren ermandadean Gasteiz, Trebiñu eta Aguraingo herriak, baina ez zuen arrakastarik izan. 1449. urtean, [[Henrike IV.a]] Gaztelako erregeak ermandade bakar batera bildu nahi izan zituen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgosko iparraldea, Santander eta Errioxako hiri eta herri guztiak; baina ez zuen horrelakorik lortu. [[1463]]. urtean hasi zen lurraldeko herri eta hiri guztiak jaso zituen Arabako Ermandadea egituratzen, lurraldeko ermandade txikiak batu ondoren (hiri-ermandadeak eta lur zabaleko ermandadeak). Urte hartako [[urriaren 4]]an sortu zuten [[Rivabellosa]] herri mugakidean, gaur egun [[Erriberabeitia]]ko udalerrian dagoena, beti ere [[Burgosko probintzia]]rekiko mugan. Bertan, bost hiribildu barne gelditu ziren, [[Agurain]], [[Gasteiz]], [[Miranda de Ebro]], [[Pancorbo]] eta [[Sajazarra]]. Horietaz gain, tokian tokiko 26 ermandade eta 2 biltzar (Donemiliaga eta Harana) zeuden. Halaber, litekeena da hauek guztiak ere bertan egotea: "Salinas de Añana" bere herrixkekin, "Monreal de Murguía" Zuiako Ermandadean, "Alegría" eta "Elburgo" Iruraizkoan, "San Vicente" eta "Contrasta" Aranakoan, "Corres" eta "Laminoria" Arraiakoan, "Arceniega" eta "Villarreal". Guztira, 23 arabar hiribilduetatik 11, "Vitoria" barne. Ez zeudenak Antoñana, ''Santa Cruz de Campezo'', Lagran, ''Peñacerrada'', "Labastida", ''Salinillas de Buradón'' eta Berantevilla izan ziren. 7 hauek batu ziren 1463 eta 1502 artean, eta garai hartantxe Arabatik bereiztuko dira Miranda, Pancorbo, Villalba de Losa, Losas de Susos eta Saja. Bernedok 1490ean, Labrazak 1501ean eta Laguardiak 1500-1506an bat egin zuten. Azkenik, "Treviño" eta "La Puebla de Arganzón" ez ziren inoiz Ermandadeko kideak izan.
 
Berrogeita hamalau ermandade txiki zituen Arabako lurraldeak [[XVI. mende]]an, sei multzotan banatuak (berrogeita hamabost ermandade txiki [[XIX. mende]]an). Arabako segurantza begiratzea eta gaiztaginak epaileen esku uztea eta epaitzea ziren ermandadearen betebehar nagusiak. Hasierako ermandadeak bi buruzagitza nagusi zituen: hogeita bat herri harresidunez arduratzen zen bata, eta lur zabaleko herriez bestea.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/58927/42848?q=hermandad+de+alava&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=2&start=0 Arabako Ermandadeaz "Auñamendi"n]
 
[[Kategoria:Arabako historia]]