«Espazio ontzi»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[Irudi:Soyuz_TMA-7_approach.jpg|thumb|200px|right|[[Soyuz]] kapsula bat Alpha nazioarteko egoitz espazialera ([[ISS]]) gerturatzen]]
 
'''Espaziontzi''' bat [[espazio]] edo [[kosmos]]ean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekaniko bat da bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espaziontziek medio interestelarrean [[astronauta]]k garraiatzeko eginak dira bidai hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatzen direlarik. Historian lehen espaziontzia [[Vostok-1]] kapsula sobietarra dugu zeina 1961-eko apirilaren 12-an [[Kazakstan]]en dagoen [[Baikonur]]go [[kosmodromo]]tik orbitaratua izan zen izen bereko [[koetesuziri]] baten bidez barnean [[Yuri Gagarin]] lehen [[kosmonauta]] zihoalarik. Orduz geroztik [[astronautika]]ren eboluzio itzelaren barnean espaziontziek zenbait aldaketa jasan dituzte, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute eta atmosferara itzultzeko sistema ezberdinak darabilzte. [[Gailu espazial]] batek espaziontzi izateko bete behar dituen baldintzak ondorengoak lirateke:
 
-[[Espazio]]tik mugitzeko ahalmena izatea, orohar [[koetesuziri]] kimikoen bidez, nahiz eta badiren beste sistemak bela eguzkiarra eta koetesuziri ionikoak besteak beste.
 
-Euren barnean bizi baldintza egonkor eta erosoak mantentzea. Baldintza hau betetzeko espaziontziek aireatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta ondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte.
Espaziontzi mota ugari bereiztu dezakegu, lehenik eta behin funzioaren arabera ondorengo sailkapena genduke:
 
*[[Kapsula espazial]]ak: Orbitan [[koetesuziri]] baten bidez jartzen diren geometria simpledun gailu hauek misio bakar bat burutzen dute garraio edota emergentzi ihesbide lanak adibidez. Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da. Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduloetan banatuak egoten dira. Kapsulak propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada. Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio komplexurik burutu, gainera orohar ez dira ondoren aipatzen diren transbordadoreak bezain erosoak. Mota hauetakoak ditugu Soyuz, Vostok, Mercury edo Shenzhou kapsulak.
 
*[[Transbordadore espazial]]ak: bi puntuen arteko garraioa dute helburu, orohar bi egoitza espazialen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren artean. Espaziontzi hauek gestio aproposarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohai nagusia. Mantenimendu zail eta garestia izan ohi dute aparailu hauek bereziki atmosferan sartu eta irtetze maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki latzgarriak baitira oso. Mantenimendu aproposik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia transbordadore estatu batuarren kasuan bezela, istripu larriak gerta litezke. Mota hauetakoak dira EEBB-ko transbordadoreak eta SESB-k behin soilik erabili zituen transbordareak.
Gizakiak bere ipui eta kontakizunetan espaziontzi ugari imaginatu ditu baita espazioratzeko teknologia gauzatu baino askoz aurretik, ondorengoak dira espaziontzi horietako zenbait, gehienak inongo funts fisikorik ez badute ere beste zenbaitek badute agian noizbait aplika litezkeen proposamenak:
 
*[[Jules Verne]]-ren ''lurretik ilargira'' nobelan azaltzen den koeteasuziria.
*George Lukas-en ''galaxiako gerratea'' filme seriean ageri diren X-Wing eta Halkoi Milenarioa.
*Gene Rodenberry-k sorturiko Star Trek serieko Enterprise izarretako ontzia.