Rafael Azcona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kiriku (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Gaztetan [[egunkari]] eta [[aldizkari]]etan lan egin zuen, ''La Codorniz'' aldizkarian, esate baterako, eta "[[El repelente niño Vicente]]" ("Bixente haur nazkagarria") pertsonaia asmatu zuen, 1940ko hamarkadako [[umore beltz]]aren erakusgarria.
 
Gero [[eleberri]]ak idazten hasi zen, ''[[Pobre, paralítico y muerto]]'' (''Behartsu, elbarri eta hilik''), esate baterako.
 
Baina geroago, Azconak berak zioenez, gidoiak idaztea errazagoa zela konturatu zen. 1958an idatzi zuen bere lehen zinemarako gidoia, ''[[El pisito]]'' ("Pisutxoa"), Marco Ferreri zuzendari italiarrarentzat; harentzat idatzi zituen, era berean, ''[[El cochecito]]'' ("Autotxoa"), ''[[Ape Regina]]'', ''[[Se acabó el negocio]]'' ("Negozioa amaitu da"), ''La comilona'' ("Tripontzia") eta abar.
 
Espainiako zuzendari hoberenek lan egin dute Azconaren gidoiekin: [[Carlos Berlanga|Berlangarentzat]] ''[[Plácido]]'', ''[[Las cuatro verdades]]'' ("Lau lehioak"), ''[[El verdugo]]'' ("Borreroa"), ''[[La escopeta nacional]]'' ("Eskopeta nazionala") eta ''[[Patrimonio Nacional (filma)|Patrimonio Nacional]]'' ("Ondare Nazionala") idatzi zituen, besteak beste; [[Carlos SaurarentzatSaura]]rentzat, ''[[Pippermint Frappé]]'', ''[[La prima Angélica]]'' (Angélica lehengusua"), ''Ay, Carmela'' ("Ai Karmela"), eta abar; [[Victor EricerentzatErice]]rentzat, ''[[Los desafíos]]'' ("Erronkak"); [[José Luis CuerdarentzatCuerda]]rentzat, ''[[El bosque animado]]'' ("Baso biziduna");'' eta [[Fernando TruebarentzatTrueba]]rentzat, ''[[Año de luces]]'' ("Urte argitsuak") eta ''[[Belle EpoqueÉpoque (filma)|Belle Époque]]''. 1998an Goya saria jaso zuen[[1998]]an Espainiako zinemari egindako ekarpenagatik [[Goya Sariak|Goya saria]] jaso zuen.
 
== Erreferentziak ==