Lea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 2 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q511413 orrian
No edit summary
18. lerroa:
 
Azken zatian padura ederra sortzen du, Marea Errota zaharraren inguruan, [[Mendexa]] eta [[Lekeitio]] artean itsasoratu baino lehen.
 
== Historia ==
Lea ibaia laburra da. Laburra bezain bizia. [[Oiz]] mendiaren ipar isurialdean jaiotzen da bere emaria. Inguru hauetan eratu ziren gizakien lehen bizileku egonkorrak. Ordutik 1.000 urte baino gehiago igaro dira. Beste muturrean, Learen bokalean, erromatarren garaitik honainoko jardueraren aztarna arkeologikoak daude, deskubritzeko zain… Baina Lea Ibarraren urrezko aroa XVI eta XVIII bitartekoa izan zen. Bertoko ingenio hidraulikoak, burdinolen produkzioa, ontziolak eta itsas-nabigazioa Europako abangoardia izan ziren.
 
ISUNTZAKO ZUBIAn gaude, itsaso zabalari begira. Irudi freskagarria; postal erromantikoa izan daiteke gaur egun. Aintzina, burdinoletako merkantzien aterabidea zen: [[Sevilla]]ra, Indietara, [[Europa]]ko Iparraldera… Balea ehiztarien Kantauri duzu begibistan, Iparreko itsaso hotzetaraino ailegatzen zen bakailao harrapaleku aberatsa ere bazena.
 
BOGA BOGA. XX. mendearen bigarren erdira arte erriberako aroztegian jarduera bizi-bizirik zegoen Learen bokalean. Boga Boga ontzia langintza horren adibide orijinala dugu. Itsasontzia barrutik bisita daiteke, bere eraikuntzako detaileak ezagutzeko.
 
MARIERROTA. 1555ean eraikitako mareaerrota, errekako errotak ordezkatu ahal izateko lehorte sasoietan. Marearen gorabeherekin urjauzia sorrarazten zen bertan, errota mugitzeko. Hurbildu, eta bere inguruan zehaztasun gehiago aurkituko duzue. Haritz oker hori zortekoa izan da. Egurrezko itsasontziak era tradizionalean egiten zirenean horrelako enborrak erabili ohi ziren branka egiteko, ilustrazioan ageri den moduan. Haritzaren zura benetan gogorra eta erriberako arotzeriarako aproposa da. Egon adi ibilbide osoan zehar, aingura bat markaturik daukaten zuhaitzak ikusiko dituzue. Horrek esan nahi du arbola hori itsasontzi baten egitura eraikitzeko izendatua egon zitekeela.
 
ZUBIETA JAUREGIA. Barroko zibilean, [[Bizkaia]] osoko eraikinik ederrena da. Adan de Yarza leinukoek eraiki zuten 1716an, Erdi Aroko orube baten gainean. Eraikina Churriguera arkitektuarena izan daitekeen arren, euskal estiloaren diskrezioaz jantzita ageri zaigu. Jauregiaren ondoan landatu zuten lehenengo intsignis pinua (P. Radiata), Monterrey-tik ekarrita (AEB). Mende bat geroago Euskal Herriko kantauri isurialde ia osoa hartua zuen pinu mota horrek. Izan ere, XIX. mendean burdinola tradizionalek hondoa jo, eta basoen ordura arteko aprobetxamenduari beste alternatiba batzuk bilatu behar izan zizkioten. Pinua haritzaren ordez. Ikusten denez, ibaia zen jarduera guztien ardatza. Uraren energiak eta pertsonen ingenioak Lea Ibarra abangoardiako bailara emankor bilakatu zuten.
 
 
== Erreferentziak ==