The Others (2001eko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
==Argumentua==
{{argumentua}}
[[Irudi:Palacio de Las Fraguas o de los Hornillos.jpg|thumb|200px|left|[[Hornillos jauregia]].]]
[[1945]]. urtea, [[Jersey]] uhartea, [[Bigarren Mundu Gerra]] jada amaitu da, baina duela urte batzuk gerrara joan zen Gracen ([[Nicole Kidman]]) senarra ez da oraindik itzuli. Grace [[Viktoriar Aroa|viktoriar aroko]] etxalde batean bakarrik eta nahiko isolatua bizi da, bere bi seme-alabak ([[Alakina Mann]] eta [[James Bentley (aktorea)|James Bentley]]) kristau arau zorrotzen bidez hezituz. Haurrek gaixotasun arraro bat dute: ezin dezakate eguzki edo egun argiarik jasan. Etxaldera iritsi diren hiru zerbitzari berri eta prestuek ([[Fionnula Flanagan]], [[Eric Sykes]] eta [[Elaine Cassidy]]) familia hartako bizi arau nagusia berehala ikasi beharko dute: etxaldea ilunpean egon beharra da, eta behin ere ez da ate bat irekiko aurrekoa itxi ez baldin bada. Baina Gracek jarri dituen arau zorrotzak bere kontrolpetik ihes egiten duten gertakizunen bidez zalantzan jarriak izanen dira.
 
==Aktoreak==