Kandido Saseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
Saseta brigari ez zioten Oviedo hartzeko baimenik eman eta errepidea moztea agindu zioten. Otsailaren 21ean operazioa hasi zen [[Nalon]] ibaiaren beste aldea bonbardeatuz. Euzko Indarrak ezkerretik zeharkatu zuen ibaia; Amaiurrek erditik zeharkatu behar zuen, eta Prieto batailoiak eskubitik Areces herria hartzeko. Euzko Indarra eta Amaiurrek ez zuten arazorik izan eta, ibaia zeharkatu ondoren lerroan jarri ziren, baina Prieto batailoiko kideak, aldiz, atzeratu egin ziren zubia bi aldiz erori zitzaielako. Ez ziren lerroan jarri eta utzitako tartetik mairuak bere atzera pasa zuten gudariak inguratuz. [[Otsailaren 23]]an frankisten kontraerasoan, eta inguratutako tropak atakatik atera nahian egindako eraso batean, Sasetak bi granada hartuz, aginte postua utzi eta bere soldaduengana jo zuen. Saseta ikusterakoan hurbildu ziren eta etsaia konturatu zen agintari bat zela eta tirokatu zuten, hantxe bertan hil zuten Saseta komandantea. Berea eta berarekin hil ziren 80 gudarien gorputzak, ezin izan ziren berreskuratu.
 
Zirrara izugarria egin zuen euskal agintari eta gudarietan Sasetaren heriotzak. Euskal Herriko egunkarietan, [[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]], [[Eguna (egunkaria)|Eguna]], [[Euzkadi Roja]], [[Tierra Vasca-Eusko Lurra]], [[Gudari (1937ko aldizkaria)|Gudari]] eta abarretan, ohorezko aipamenak egin zitzaizkion. "Hainbeste maite gendun Saseta Loyolako gudalburu entzutetsua hil zaigu. (...) Gaztea, txikia, baña bikaña, bere irriparrezko aurpegiarekin. Gudalburu orren izena guda au sortu ta laister Euskadiko erri guztietan oso goraldua izan zan bere gizontasun eta bikaintasunagatik eusko-guda mendi oñetan. Gudari guzien itxaropen osoa beregan arkitzen zan", idatzi zuen [[Kuireka Andonegi]]k Eguna egunkarian.
Bere ohoretan [[Saseta Batailoia]] antolatu zen.