Hizkuntzalaritza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
atalak gehitu, oker batzuk zuzendu
21. lerroa:
[[Panini]] indiar gramatikariaren lanak dira hizkuntzalaritzari hasiera eman ziotenak ([[India]], [[IV. mende]]an): [[sanskrito]] zaharra finkatu zuen eta azterketa morfosintaktiko zehatzak egin zituen. Grezia zaharreko filosofoek K. a. V. mendean teoriazko hizkuntzalaritzaren alorreko lehenengo azterketak ezagutzera eman zituzten (giza hizkuntzaren jatorria eta grekoaren gramatika). Greziar gramatikariek erromatarrengan eragin handia izan zuten, eta ondoren, [[Erdi Aroa]]n eta [[Errenazimentua]]n egin ziren erromantze hizkuntzetako gramatiketan. Salbuespen gutxi batzuk alde batera utzita, gramatikari gehienek latina eta grekoa aztertu zituzten edo lekuan lekuko hizkuntzak deskribatu eta nola zuzen erabili irakatsi zuten.
 
=== Hizkuntzalaritza diziplina gisa: Estrukturalismoa ===
 
[[Fitxategi:Ferdinand de Saussure.jpg|thumb|left|180px|[[Ferdinand de Saussure]].]]
27. lerroa:
Errenazimentuaren ondoren munduko hizkuntzak aztertzeko zaletasuna areagotu egin zen, eta [[XIX. mende]]an hizkuntzalaritzak jakintza izaera lortu zuen. XIX. mendeko hizkuntzalaritzak deskribapen diakronikoak egiteko konparaketa lanetan hartu zuen oinarria, eta hainbat hizkuntzetako hiztegia, egiturak eta fonologia aztertu ziren antzinako hizkuntza ama bakarra aurkitu nahian. Hizkuntzalaritza historikoak sanskritoak, grekoak eta latinak elkarren arteko harremanak zituztela aurkitu zuen, eta Europako hizkuntza gehienek proto-indoeuroparra zutela antzinako sorburu. [[Ferdinand de Saussure]] hizkuntzalari suitzarrak berrikuntzak ekarri zituen hizkuntzalaritzara XIX. mende bukaeran: hizkuntzalaritza diakronikoa eta sinkronikoa bereizi zituen alde batetik, eta bestetik, hizkuntza (''langue, ''hizkuntzaren ezkutuko egitura birtuala) eta hizketa (''parole, ''hizkuntzaren egituraren gauzatzen jakina) ere bai. Saussure hil ondoren bere ''Cours de Linguistique Générale ''(1916) argitaratu zenean, garai berri bat hasi zen hizkuntzalaritzan: estrukturalismoa. Saussureren ustez hizkuntzaren ''(langue)'' izaera aztertu behar zuen hizkuntzalaritzak.
 
=== [[Gramatika Sortzaile]]a edo Generatibismoa ===
=== Estrukturalismoa ===
 
[[Fitxategi:Chomsky.jpg|thumb|180px|[[Noam Chomsky]].]]
 
[[1950]]. urterako hizkuntzalari batzuek estrukturalistei salatu zieten ez zutela behar bezain kontuan hartzen giza hizkuntzaren adimenezko izaera, eta azalean ez zeuden gertaerak ez zituztela aztertzen. [[Noam Chomsky]], Estatu Batuetako hizkuntzalariak, estrukturalistei aurre egin zien hizkuntza guztietan egitura unibertsalak zeudela esan zuenean ([[Gramatika Unibertsal]]a), eta berriro ere hizkuntzalaritzaren helburuak aldatu zituen. Hizkuntza aztertuz adimenaren lana aztertu nahi izan zuen, eta estrukturalistek baztertutako teoria mentalistari garrantzia eman zion: hizkuntza burmuineko zati baten gaitasun batean datzala azpimarratzen zuen, ikusmena edo mugimendua bezala. Hizkuntzaren ezagupen inkontzientea ''(competence)'' aurkitzea zuen helburu, esaldi kopuru amaigabea ''(performance) ''azterketaren oinarrian zuela. Gramatika ''sortzaile-bihurtzailea'' deitu zitzaion joera honi. 1957an Chomskyk lehenengo aldiz aipatu zuenez geroztik, [[Gramatika Sortzaile | gramatikaGramatika sortzaileakSortzaileak]](''Generative Grammar'' delakoak) etengabe izan ditu aldaketak, [[Printzipioen eta Parametroen Teoria]] kasu. 1970. urteaz gero, hizkuntzalaritza sortzaileak sintaxiaren eta semantikaren arteko harremanak aztertu ditu batez ere. Generatibismoa [[Naturalismo | naturalismo]]arekin, [[Natura Zientzia | natur zientzi]]ekin (bereziki [[Biologia | biologiarekin]] eta [[Filosofia | filosofia]]ko adar [[Objetibismo | objetibistarekin]] du lotura.
 
=== [[Hizkuntzalaritza Kognitibo]]a edo Kognitibismoa ===
 
50. hamarkadako generatibismoari aurre egiteko garatu zen hizkuntzalaritza eskola bat da, eta 1970-1980. hamarkadetan hartu zuen indarra. Bultzatzaile nagusiak [[Ronald Langacker]] eta [[George Lakoff]] [[Estatu Batuak | estatubatuarrak]] izan ziren. Hizkuntzalaritza honen arabera, [[semantika]]k [[sintaxi]]ak bezainbesteko garrantzia luke, baita garrantzi gehiago ere. Bestalde, generatibistek ez bezala, kognitibistek hizkuntza analisiaren hiru atalak ([[fonologia]], [[sintaxi]]a eta [[semantika]]) elkarri oso loturik daudela diote eta ezin direla banatuta ikertu. Teoria ezberdin anitz badaude ere ([[Prototipoen Teoria]], [[Markoen Teoria]], [[Metafora eta Metonimien Ikerketa]], [[Eredu Kognitibo Idealizatuen Teoria]]... ) helburu bakar batek batzen ditu: esaldien/hitzen esanahia eta horrek egitura sintaktikoarekin dituen loturak ikertzea.
 
 
== Ikerketa mailak ==