Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[Jesusen Lagundia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Okzitaniako Tolosa]]ko Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, momentu eta hartan bertan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zelarik. Hamaika seme-alaba izan zituzten eta haien artean Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena, da aipagarriena. Gerora [[Hego Euskal Herri]]ra joan zen, [[1713]]ko [[abenduaren 11]]n [[Bera]]ko udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, [[1716]]an berretsiko zuena. [[Baztan]]go [[Elizondo]]n ere lan egin omen zuen denbora batean baina betez ere Beran bizitu izan zen [[1722]]ra arte. Urte hartan [[Hondarribia]]ra joan zen horrezkero zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak, Etxeberri Hondarribitik aldegitera eraman zuen. [[1725]]eko [[urri]]rako [[Azkoitia|Azkoiti]]ko mediku agertzen zitzaigun, bezeroen artean [[Loiola]]ko [[Jesusen Lagundia|josulagunak]] zeuzkan, haien artean [[Agustin Kardaberaz|Kardaberaz]] edota [[Manuel Larramendi|Larramendi]] zituelarik. Azkoitian jarraitu zuen medikulanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, [[1749]]ko lehenengo erdialdean 81 urterekin zendu zelarik<ref>[http://www.wikiteka.com/apuntes/joanes-etxeberri-sarakoa-bukaube/ www.wikiteka.com: Joanes Etxeberri Sarakoa]</ref>. [[Euskaltzale]]a handia zen eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Sarako [[Axular]] erretorea buruzagi eta aitzindaritzat zeukan eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak [[euskara]]ren ingurukoak izan ziren, bere garaian [[erlijio]]soa ez zen idazle bakanetakoa, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.
 
== Lanak ==
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
* ''[[Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraLauUrduri.htm Literaturaren zubitegia: Lau-urdiri gomendiozko karta edo gutuna]</ref>(1718) [[Lapurtarren Biltzarra]]ri egindako [[gutun]]a da. Bertan euskaraz, euskara [[Lapurdi]]ko eskoletan irakasteko eskakizuna egiten du. Honekin batera berak egindako [[gramatika]] lana aurkezten du, eta argitaratu eta eskolako material gisa erabiltzeko baimena eskatzen du. Biltzarrak ezezko erantzuna eman zion eta horregatik, ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
* ''[[Escuararen hatsapenac]]''<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak.htm Literaturaren zubitegia: Eskuararen hatsapenak]</ref> (1712): saiakeraSaiakera elebiduna, [[euskara]]z eta [[latin]]ez idatzitako [[euskara]]ren apologia-lana, [[Julio Urkixo|Urkixok]] [[Zarauz]]ko [[frantziskotar]]ren komentuan aurkitu zuen. Ez datoz jatorri kontuak soilik. Gure hizkuntzaren goraipamen sutsua dugu eta [[Hegoalde]]ko apologistek ez bezala, euskaraz moldatua. Horrezaz gain, eta besteak beste, Axular izendatzen du literatur hizkuntzaren eredu nagusi.
* ''[[Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco]]''. Garai hartan kultur hizkuntza [[latin]]a zen oraindik. Horregatik euskaldunak, gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideetara jo behar izaten zuten latinaz jabetzeko.