San Mames: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
 
===Aurreproiektuak===
[[Irudi:San Mames, Athletic Club. Bilbao, Bizkaia, Euskal Herria..jpg|thumb|left|400px|San Mames estadioaren barnealdeak [[2014]]ko [[abuztuaren 15]]etik aurrera izango duen itxura.]]
 
Athletic Club futbol taldeak bere historiako zatirik handienean [[San Mames (1913-2013)]] estadioan jokatu izan du, [[1913]]an inauguratu zenetik hainbat eraberritze izan dituelarik. Estadio horren azken eraberritze handiak [[1982ko Munduko Futbol Txapelketa]]ko egoitzetako bat izan zelako burutu zen. Halere, [[1990eko hamarkada]]n zehar estadio berri bat eraikitzeko ideia gauzatzen hasi zen, zaharra garaiz kanpo gelditzeaz gain, bertako segurtasun neurriak eta sarbideak behar bezain egokiak ez baitziren. Horri, [[UEFA]]k askoz ere neurri zorrotzagoak eskatzen zituela gehitu behar zaio, tartean oinezkoen harmailak kentzea eta pertsona ezgaituentzako sargarritasuna.
 
[[1990eko hamarkada]]n [[Bilboko Udala]] proiektuen bidez hiria gaurkotzen edo modernizatzen hasi zen, [[1995]]an [[Bilboko metroa]] irekiz, [[1997]]an [[Guggenheim Bilbao Museoa]] eta [[1999]]an [[Euskalduna jauregia]] eraikiz. Garai honetan [[Bilboko itsasadarra]]ren ertzean dagoen [[Abandoibarra]] auzoan lekutuko zen proiektu baten gauzatzeko hausnarketa bati ekin zitzaion. Hau aprobetxatuz, [[Santiago Calatrava]] espainiar arkitektoak leku horretan futbol estadio baten eraikitzea proposatu zuen, aurretiko bere diseinu bat gehituzo.<ref>[http://www.sanmames.org/images/anteproyectos/maketaestadio96calatrava1.jpg Calatravaren diseinuaren argazkia. 2010eko uztailaren 26a. Sanmames.org]</ref> Baina udalak leku horretan estadiorik eraiki nahi ez zuenez proposamena baztertua izan zen.
 
[[Irudi:San Mames, Athletic Club. Bilbao, Bizkaia, Euskal Herria..jpg|thumb|leftcenter|400px700px|San Mames estadioaren barnealdeak [[2014]]ko [[abuztuaren 15]]etik aurrera izango duen itxura.]]
 
Beste proposamenetako bat [[Norman Foster]] arkitektoaren eskutik etorri zen. Britainiar arkitekto ospetsu honek estadio berria [[Bilboko Nazioarteko Erakustazoka]] zegoen orubean kokatzea proposatu zuen, Fosterren proiektuak bi merkatagune zituen 55.000 ikusleentzako estadioa eta tribunen azpian legokeen bulego-eraikin batez osatua zegoen. Baina proposamen hau ere arkitektur oztopoei ondorioz ez zen gauzatu.<ref>[http://www.sanmames.org/images/anteproyectos/foster1.jpg Norman Fosterren proiektua. 2010eko ekainaren 26a. ''sanmames.org'']</ref><ref>[http://www.sanmames.org/images/anteproyectos/foster2.jpg Norman Fosterren proiektua 2. 2010eko ekainaren 26a. ''sanmames.org'']</ref>