San Mames: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
40. lerroa:
[[2007]]ko [[martxoaren 7]]an estadio berriaren oinarrizko proiektua aurkeztu eta San Mames Barria elkarte mugatuaren sorrera sinadura ekitaldia burutu zen.<ref>[http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=2&d=1000&berria=5204&foto=2&idi=1#fotos Sinadura eta prentsaurrekoa. 2010eko azaroaren 2a. ''Athletic Club'']</ref> [[Idom|ACXT-IDOM]] estudioko [[César Azkarate]] euskal arkitektoak estadio berriaren ezaugarriak azaldu zituen: estadioaren kanpoaldeko azala kristalezko ezkatez estalia egongo zen, sare moduko metalezko egitura batez eutsia. Estalki hau [[Munich]]eko [[Allianz Arena]] estadioaren antzeko argiztaketa kode konplexu baten bidez modu iraunkorrez argistatua legoke, argiztapen hau lau egoera ezberdin lituzkelarik: egunez gardena (hiriarekin bat eginez), gauez hiriaren erdian legoke faro gisa argiztatua, partidu egunetan kolore zuri-gorriz argiztatua, eta azkenik, Athletic Club taldeak gola sartzen zuen aldiko flash-txinpartak piztuko lituzke. Gaineras, estadioak 3 eraztunetan sakabanatutako 56.000 ikusle lituzke, azken laugarren eraztun txiki bategaz, bertan 100 eserlekuz osatutako V.I.P armaila legoke.<ref>[http://www.sanmames.org/firmasmb.htm Oinarrizko proiektuaren aurkezpena. 2010eko azaroaren 2a. ''sanmames.org'']</ref> Urte hartako [[martxoaren 23]]an Athletic Club taldeko bazkide konpromisarioek estadio berriaren eraikitzea onartzeko batzar orokor bereziaren deialdia burutu zuten. Behin bozketa egin ostean, bazkideen %70ak proiektuari baietza eman zion.<ref>[http://www.athletic-club.net/web/main.asp?a=0&b=1&c=2&d=1000&berria=5285&idi=1 San Mames Barria: Bozketa. 2010eko azaroaren 2a. ''Athletic Club'']</ref>
 
[[Irudi:San Mames 00, Euskal Herria.jpg|thumb|250px|right|San Mames estadioaren barnealdea, [[Euskal Herriko futbol selekzioa]] eta [[Peruko futbol selekzioa]]ren arteko partidua hasi aurretik. [[2013]]ko [[abenduaren 28]]a.]]
[[Irudi:San Mamés en construcción 2.png|thumb|right|250px|Eraikuntza lanak [[2013]]aren lehen erdialdean.]]
 
[[2008]]tik aurrera eta krisiaren ondorioz, proiektua atzeratu eta azkenean estadioaren eraikuntza hainen garestia izan ez zedin osoki aldatua izan zen. Estadioari buruzko berririk jakin gabe hainbat hilabete egon ondoren, [[2009]]ko amaieraldera proiektu berria aurkeztu zen, bertan jatorrizko zenbait elementu garrantzitsu kendu zirelarik, esate baterako, hirugarren armaila, beirazko ezkatez osatutako kanpoaldea eta beste gauza batzuk gehiago. Honek bazkideen artean ezinegona piztu zuen, batzarrean aurkeztu eta haiek onartutako hasierako proiektuarekiko aldaketa nabarmena izan baitzen. Hala eta guztiz ere, urte hartako [[Fernando García Macua]] presidenteak zelaiaren eraikunta lanen kudeaketekin jarraitu zuen. Berriz ere erakiuntza-lanak zehaztu arte denboraldi luzea igaro zen; Honela, [[2010]]eko [[maiatzaren 26]]an lehenengo harriaren ezartze-ekitaldia burutu zen,<ref>[http://www.berria.info/albisteak/36863/Datorren_udaberrian_San_Mames_berriaren_lehen_harria_jarriko_dute.htm Datorren udaberrian San Mames berriaren lehen harria jarriko dute. Berria.info. 2009-10-19.]</ref><ref>[http://www.youtube.com/watch?v=y5EgNUcLDGs San Mames Barriaren eraikuntzari 2010an hasiera emango zaio. EITBko bideoa.]</ref> eta [[ekainaren 25]]an lehen eraikuntza-lanei ekin zitzaien, lursailaren egokitzeak, lur-mugimenduak, etab... izan zirelarik. Ondoren hilabete batzuetako etenaldia egon zen, [[2011]]ko [[martxo]]an eraikuntzaren lehen faseari ekin zitzaiolarik, azkenean [[2013]]ko [[uda]]n programatua zegoen moduan estadioaren 3/4ak amaituz.