Hanna Schygulla: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Hanna Schygulla lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hanna Schygulla.jpg|thumb|alt=|Hanna Schygulla]]
 
'''Hanna Schygulla''' [[Alemania]]ko zinema-antzezlea da ([[Chorzów|Chorzów Stary]], Polonia, 1943). 1966an, [[Rainer Werner Fassbinder]] ezagutu zuen, eta hark sortutako ''Antitheater'' antzerki-taldean hasi zen antzezle berehala. 1969tik 1974ra, Fassbinderren film guztietan agertu zen bigarren mailako antzezpenetan zein protagonista gisa; aipagarria da ''Die bitteren Tranen der Petra von Kant'' (1972) eta ''Effie Briest'' (1974) filmetan egindako lana. Urte batzuk telebistan eman ondoren, beste bi film egin zituen Fassbinderrekin: ''Die Ehe der Maria Braun'' (1979) eta ''Lili Marleen'' (1980), zeinek arrakasta handia izan baitzuten. Harrezkero, beste zuzendari ospetsu batzuekin lan egin izan du: Scola (''La nuit de Varennes'', 1982), Wenders (''Flashe Bewegung '', 1975), Godard (''Passion'', 1982), Wajda (''Ein Liebe im Deutschland'', 1983), Ferreri (''Storia di Piera'', 1983 eta ''Il futuro é donna'', 1984). Beste film batzuk: ''Delta Force'' (1986), ''Forever, Lulu'' (1987), ''Schatten der Vergangenheit'' (1991), ''Das blaue Exil'' (1993), ''Das Mädchen deiner Träume'' (1998), ''[[La niña de tus ojos]]'' (1998, "Zure neskato begikoa"), ''Die Werckmeisterschen Harmonien'' (2000), ''Die blaue Grenze'' (2005), ''Winterreise'' (2006), ''Auf der anderen Seite'' (2007).