La niña de tus ojos: berrikuspenen arteko aldeak
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = La niña de tus ojos | izenburu originala = La niña de tus ojos | izenburua euskaraz = Zure neskato begikoa | urtea = 1998 | estreinaldia... |
(Ez dago alderik)
|
10:13, 2 maiatza 2014ko berrikusketa
La niña de tus ojos (euskaraz Zure neskato begikoa) 1998ko Fernando Trueba espainiar zinema zuzendariaren tragikomedia filma bat da. Bertan, Penélope Cruz, Antonio Resines, Jesús Bonilla, Jorge Sanz, Loles León, Rosa María Sardà, Neus Asensi, Santiago Segura eta Miroslav Táborský aktoreek antzeztu zuten. Filma honen argazkigintzako arduraduna Javier Agirresarobe euskal herritarra izan zen.
Espainiako Gerra Zibilan zehar eta Bigarren Mundu Gerra aurretik, Espainiako zinemagintza ekoiztetxeak nagusiki Errepublikaren aldekoak zirenez, Frankistek Alemania Nazia eta Italia Faxistan filmatzea derrigortuak egon ziren, Berlingo UFa estudioetan filmatu zituzten filma horien artean 1938ko Florián Reyek zuzendu eta Imperio Argentina abeslari eta aktoreak antzeztutako Carmen, la de Triana ("Karmen Trianakoa") filma eta haren alemanezko Andalusische Nächte ("Andaluziar Gaua") zeudelarik.
Filmak 7 Goya Sari irabazi zituen, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza Sarirako izendapena jaso zuelarik
Argumentua
Espainiako Gerra Zibila puri-purian dagoela, espainiar zinemagile eta aktore talde bat Alemania Nazira joan eta Berlin hiriburuko UFA estudian La niña de tus ojos ("Zure neskato begikoa") filmaren alemanezko eta gaztelaniazko bertsioa filmatzen diardungo du.
Gerra atzean laga dutelako pozik eta aldi berean euren senideak eta lagunak egoera latz hartan gelditu direlako atsekabeturik, taldean bi joera politikoa duten kideek osatzen dute, euren buru Blas Fontiveros (Antonio Resines) zuzendaria dagoelarik. Laisterrera Joseph Goebbels (Johannes Silberschneider) alemaniar propaganda ministroaren abegikortasuna Macarena Granada (Penélope Cruz) espainiar flamenko abeslari, aktorea eta filmeko protagonistarekiko duen erakarpen sexualaren ondorioa besterik ez dela ohartuko dira, eta Alemanian andaluziarren papera antzezteko topatuko dizkien extra bakarrak naziek Konzentrazio-zelaietatik ekarriko dizkien preso judu, errusiar eta ijituak izango durela.
Aktoreak
- Penélope Cruz: Macarena Granada
- Antonio Resines: Blas Fontiveros
- Jorge Sanz: Julián Torralba
- Rosa Maria Sardà: Rosa Rosales
- Santiago Segura: Castillo
- Loles León: Trini Morenos
- Jesús Bonilla: Marco Bonilla
- Neus Asensi: Lucia Gandia
- Miroslav Táborský: Václav Passer
- Johannes Silberschneider: Joseph Goebbels
- Karel Dobry: Leo
- Götz Otto: Heinrich von Wermelskirch
- Hanna Schygulla: Magda Goebbels
- María Barranco: espainiar enbaxadorearen emaztea
- Juan Luis Galiardo: espainiar enbaxadorea