Giardiasi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
'''Giardiasia''' edo '''lambliasia''' [[Giardia lamblia]] izeneko [[protozoo]]ak (''Giardia intestinalis'' ere deitua) sortutako gaixotasuna da, [[gastroenteritis]] akutua eragiten duena. Protozoo patogenoak [[flagelo]]ak ditu eta gorotzez kutsatutako uretan bizi da [[heste]]etatik kanpo.
 
Giardiasia kosmopolita da eta [[Hirugarren Mundu]]ko herrialdeetan ez ezik, herrialde garatuetan ere agertzen da. [[AEB]]-etan, esaterako, 20.000 kasu inguru azaltzen dira urtero ,<ref> Yoder JS, Beach MJ ''Giardiasis surveillance—United States'', 2003–2005 </ref> eta estatu espainiarrean 729 kasu aitortu ziren 2002. urtean <ref> Basaras M., Umaran A ''Mikrobiologia medikoa'' EHU :333-335 .</ref>. Kasu hauetako askok kutsadura fekala duten urak edatean dute sorburua.
 
Hesteetatik kanpo protozoo [[bizkarroi]]ak ([[trofozoito]] izenekoak) kisteak eratzen ditu, oso erresistenteak direnak ([[kloro]]arekiko, adibidez). Kisteek ura edo janariak kutsatzen dituzte, eta ur edo janari kutsatu horiek irensterakoan harrapatzen da gaitza. Gorotz-aho bidetik burutzen da giardiasiaren transmisioa, beraz. [[Heste mehar]]rera iristean, kisteak trofozoito bihurtzen dira berriz, eta bizkarroiaren bizi-zikloa osatzen da.
18. lerroa:
 
Diagnostikoa gorotzaren azterketan datza (kisteak edo trofozoitoak antzemateko), edo [[ELISA]] bitarteko frogaren bidez, protozoo patogenoaren [[antigeno]]ak aurkitzeko. Tratamenduari dagokionez, [[metronidazol]], [[albendazol]] eta [[krinakina]], besteak beste, erabiltzen dira.
 
 
== Erreferentziak ==
 
<references/>