«Energia berriztagarri»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
=== Energia ekologikoak ===
 
Energia-iturri berriztagarriak, [[erregai fosil]]ekin konparatuz, oso desberdinak dira, oparoagoak eta anitzagoak direlako. [[Eguzkia]]k, energia iturri hauek (eguzki-erradiazioa, haizea, euria...), 4 milioi urtetan zehar hornituko dituela uste da. Energia-iturri berriztagarrien lehenengo abantaila, erregaiekin gertatzen den kontrara, gas kutsagarriak ez dituztela sortzen da. Iturri berriztagarri gehienkgehienek ez dute karbono dioxidorik igortzen, beraien eraketa eta funtzionamendurako erabiltzen direnak alde batera uzten baditugu. Hala ere, gas igorpen hauek ez dute arriskurik sortzen.
 
Aitzitik, zenbait energia berriztagarri arazo ekologiko bereziak sortzen dituzte. Adibidez, sortu ziren lehenengo [[aerosorgailu]]ak arriskutsuak ziren hegaztientzako, beraien aspek oso azkar biratzen zutelako. Beste alde batetik, zentral hidroelektrikoek zenbait arrainen migrazioa kaltetu dezakete, gaur egungo mundu osoko ibai askotan gertatzen den moduan. [[Ozeano Barea]]n itsasoratzen diren Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko [[ibai]]etan bizi diren izokinen populazioa izugarri jaitsi zen.
Anonymous user