Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 88.18.74.32 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Joxemai wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
8. lerroa:
Zientziari dagokionez [[izari]] abstraktua da, ''[[sistema]] itxi'' baten estatu dinamikoarekin lotuta dagoena eta denboran zehar aldaezin agertzen dena. Esate-baterako zera esan daiteke: [[energia zinetiko]]rik gabeko sistemak geldi daude. Sistema bat hasierako egoera batetik geroko egoera batera eramateko behar den [[Lan (fisika)|lana]], magnitudeari dagokionez, sistema horrek izan duen energiaren aldakuntzaren parekoa da.
 
== Etimologia zatza ==
 
[[Greziera]]zko energia hitzetik sortu zen (''en + ergon''), gero latinez energia forma hartu zuen, eta hortik iritsi da gure egunotara (eusk., energia; ing., energy; gazt., energía; fran., énergie). Energia, beste gorputz batean aldaketak egitea edo aldatzea baimentzen duen gorputzen ahalmen bat da. Energiak efektu asko izan ditzake, hala nola, mugimendua, argia, tenperatura aldaketa… Era erraz batean esateko, energia, sistema batek lana ([[Joule]]) egiteko duen ahalmenaren neurria da. Egoera fisiko eta kimikoan ematen diren aldaketek badute eragina energian. Badago esaldi bat energiari buruz hau dioena: “Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.” Esaldi honetan beranduago sakonduko gara.