Sobietar zinema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
1917. urtean, Boltxebikeen Iraultza izan zenean, tzarren aurkako neurri zinematografikoak hasi ziren, baita Gerra Zibila zela eta, 1919an. Leninek, zinemaren bidez, tesi iraultzaileen arabera moldatu nahi du herria. Sovkina sortu zen zinema monopolizatzeko tresna gisa, eta V. Gardinek zuzendutako Estatuko Zinematografi Eskola. Iraultzak zineman aldaketa dakar eta Iparramerikako eta Eskandinaviakoaren eratorria etorriko da.
 
===Kronologia===
Sobiet Batasuneko zinemak kronologia hau jarraitu du:
 
17. lerroa:
 
 
===Aktore Eszentrikoaren Fabrika===
Antzerkigintzaren eragina nabarmena da. 1921ean Petrogradon sortzen da antzerki-laborategia, geroago zineman aplikatuko dena: F.E.K.S (Fabrika Eksentriceskovo Aktjora). Kulechoven metodo akrobatikoak eta Meyerholden biomekanikoak lantzen ziren bertan, eta artearen komedia, karikatura eta keinu-zinema praktikatzen zen.
 
Zirkuaren eragina ere bazuen eta interpretazio naturalista eta narrazio errealista baztertzen ziren eszentrizitate berritzaile, irudimenez betetakoa eta intentzionalaren alde. Proiektu hau ‘caligarista’ espresionistei hurbiltzen zitzaien. Zinema sobietarreko sortzaile handienak eszentrismoaren esperientziatik pasako dira, nahiz eta ondoren bideratze radikaletik askatuko diren, Vertovek egin zuen moduan.
 
===Muturrekoak eta moderatuak===
Zinemagile berritzaileak landuko ditugu: muturrekoak (Vertov eta Kulechov) eta moderatuak (Eisenstein eta Pudovkin).
 
====Dziga Vertov eta Kino-glaz teoria====
[[Irudi:http://www.pix8.net/pro/pic.php?u=11784EBs6R&i=924675]]Denis Arkadievitchek Kaufman (1895 – 1954). Operatzaile eta dokumentalista zen, eta Kinó-glaz teoria sortu zuen, teknologia zinematografikoaren bitartez objektibitate absolutua lortzeko asmoz. Bi garaitan garatzen da Vertoven lana:
- Prestakuntzarik gabe kapturatzen du bizitza kameraren bidez (giza-begiak baino hobeto ikusten du kameraren begiak)
34. lerroa:
Vertovek saiatutako objektibotasunak eragin handia izango du 60. hamarkadako zinemazaleengan (Cinema Verité, Jean Rouch, bereziki); eragina izan zuen Jean Vigorengan edota beste dokumentalistengan (Herbehereetako Joris Ivens eta John Grierson britainiarra).
 
====Lev Kulechov====
Lev Vladimirovich Kulechov (Лев Владимирович Кулешов; 1899ko urtarrilak 13 Tambov - 1970ko martxoak 29 Moscú) Teorikoa eta Moskuko Zinema Eskolako pedagogoa izan zen, bertan ‘laborategi esperimentala’ sortu zuen: materialik ez zegoenez, pelikularik gabeko filmak egiten ziren, argazki finkoekin. Esperientzia horretatik eratorri zen muntaia, pelikula pusketetatik sortzen zuen errealitate espazio-tenporal berria. Adibidez: ‘Las aventuras extraordinarias de Mr. West en el país de los bolcheviques’ (Ncobycajnye prikljucenija Mistera Vesta v strane Bolsevikov, 1924).
 
Esperimentu baten bitartez erakutsi zuen hainbat irudi tartekatuta efektu desberdina sortu daitekeela ordenaren arabera. Kulechovek muntaiaren gainean ulertzen duen kontzeptua teknikoa da, eta ez arbitrarioa, Vertoven antzera: sekuentziak plano motzetan bereizita egon behar dute; plano horiek silaba gramatikalen baliokide izan behar dute berehalako irakurketa egin ahal izateko. Bere teoria guztiak liburu batean idatzita utzi zituen: ‘El arte cinematográfico’ (1927).
 
====Serguei M. Eisenstein====
Serguéi Mijáilovich Eisenstéin (errusieraz Сергей Михайлович Эйзенштейн; Riga, 1898ko urtarrilak 23 - 1948ko otsailak 11). Eisensteinen ekarpena hauxe izan zen: drama zinematografikoaren estetika eta ideologiaren gaineko kontzepzio berria, drama kolektiboen gaineko argumentuen inguruan.
- ‘El Acorazado Potemkin’ (Bronenosetz Potemkin, 1925): Zarista garaian itsasontzi batean motin bat antolatzen da erakusteko batuketak indarraren esanahia duela. Aktore profesionalak ez ziren erabili eta itxura dokumentala eman zion filmari (Vertovek bezala). Tomak tartekatu zituen: mekanikoki ilaran aurrera doazen soldaduen planoak / errepresioaren biktimen lehen plano gogorrak, nahasketa hori sinfonia musikal gisakoak da.
- ‘Urria’ (Oktiabr, 1927): Petrogradoko 1917aren urriko lanaldi iraultzaileei buruzkoa. Plano kontzeptualen muntaia ideologikoaren bitartez metafora optikoak sartzen ditu.
 
====Vesevolod Pudovkin====
Vsievolod Ilarionovich Pudovkin (1893 - 1953). Bere filmetan aztertuko du krisia eta ‘kontzientzia hartze’ politikoa bere protagonista indibidualengan (eta ez Eisensteinen modura taldearengan), gizarteko gaiak bigarren planoan utzita:
- ‘Ama’ (Mat, 1926);
55. lerroa:
 
 
===Errealismo Sozialista===
1930. hamarkadaren hasieran formalismoaren kritika zabaltzen da ‘Urria’ (Oktiabr, S.M. Eisenstein, 1927) bezalako filmetara zuzenduta, eta orokorrean, esperimentalak eta banguardistak diren guztietara. Film horiek artearen funtzio sozialari uko egiten diotela argumentatzen da. Zinemak didaktiko izan behar duela azpimarratzen da.