Henri Désiré Landru: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
 
'''Henri Desiré Landru''', ''Gambaiseko Bizarurdin'', ([[Paris]], [[1869]]ko [[apirilaren 12]], Versailles, [[1922]]ko [[otsailaren 25]]a) frantses serie hiltzaile ospetsua izan zen.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Landru.jpg|thumb|300px|right| Landru epaiketa garaian]]
Landru [[Paris]]eko langile familia umil baten senan jaio zen. Aita gizon zuzen eta erlijiozalea zuen eta industria fundizioan egiten zuen lan. Ama, berriz, jostuna zuen. Henri gaztea aparteko ikaslea izan zen eta etorkizun on baterako grina erakutsi zuen.
 
[[1889]]an, bere lehengusua zen Marie Renyrekin ezkondu beharrean izan zen, haurdun baitzegoen neska. Bikoteak 3 seme-alaba gehiago ere izan zituen eta Landru zaintzaile lanetan ibili zen familia aurrera ateratzeko. Arrakasta gehiagoren bila, delikuentzian erori zen eta, [[1902]] eta [[1914]] artean, hainbat delitu burutu zituen 3 kartzela zigor irabaziz. Aita, lotsatuta, etsipenean erori zen eta bere buruaz beste egin zuen [[Bois de Boulogne]]ko zuhaitz batetik zintzilikatuz.
 
[[1909]]ko arratsalde batean, Landru Madame Izoret izeneko alargun batekin bildu zen. Egunkarian irakurri zuen emakumeak bere ondarea eskainiko ziola bere ondoan egongo zen gizonari eta, horrela, estafadoreak bere burua eskaini zion lagun, faltsukerien artean, 20.000 franko harrapatu zizkiolarik. Azkenean, Madame Izoret susmoak izaten hasi zen eta salatu egin zuen, Henri atxilotua izan zelarik. Lehen itxialdi honetan, badirudi etorkizuneko hiltzailea burutzen joan zela, salatua ez izatearren, erail beharko zituen alargun bakartiengana inguratuko zena.
 
[[1914]]an, Landruk urte batzuetako kartzela-zigorrari ihes egitea lortu zuen. Ez zegoen froga garbirik, nortasun aldakorrak erabiltzen zituen eta [[Lehen Mundu Gerra]]ren hasierak ihesaldi horretan lagundu zioten.