Ireki menu nagusia

Aldaketak

35 bytes removed ,  Duela 5 urte
 
== Historia ==
Kamerungo lehen biztanleak [[pigmeo]]ak izan bide ziren. Gero, Afrikako ekuatore inguruetako herri batzuk heldu ziren: [[bantu]]ak, [[fulani]]ak, Niger ibaiaren arroko [[musulman]]ak, etabeta abar. [[XV. mende]]aren bukaeran portugaldarrak iritsi ziren Kamerungo itsasertzera, eta [[1520]]an lur sailak landu zituzten eta esklaboen salerosketan aritu ziren. [[XIX. mende]]an britainiarrek esklaboen salerosketa debekatu zutenean, [[Fernando Poo]] uhartean ezarri ziren espainiarren baimenaz itsasertza zaintzeko.
 
[[Erresuma Batua]]k protektoratu batprotektoratua ezarri nahi zuen lurralde horietan eta Kamerungo barne aldera sartu ziren britainiarrak. Hala ere, [[Alemania]]k hartu zuen lurralde osoa [[1848]]an. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, Frantziaren eta Erresuma Batuaren artean banatuta gelditugerattu zen [[Kamerun]], baina [[1960]]an Frantziaren mendean zegoen zatiak independentzia lortu zuen. Britainiarren mendean zegoen zatia, berriz, bitan banatu zen 1961ean: iparraldea [[Nigeria]]ri lotu zitzaion, eta hegoaldeak [[Frantzia]]rena izandako zatiarekin bat egin zuen federazio batean, eta [[Kamerungo Errepublika]]n ondoren.
 
[[1972]]an gobernu bateratu batbateratua ezarri zen, [[1960]]az gero agintean zegoen [[Ahidjo]] lehendakariaren esku utzirik aginpide betearazlea. Ahidjok erregimen gogorra finkatu zuen Kamerunen; gogortasun hori salatu zuten giza eskubideen aldeko europar elkarteek, milaka preso politiko zeudela jakin zutelarik. 1982an ustekabean dimisioa eman zuen lehendakariak, eta Biya Lehen Ministro ohiaren esku gelditu zen kargu hura, nahiz eta Ahidjo izan zen aurrerantzean ere Kamerungo Batasun Nazionala (UNC) legezko alderdi bakarraren burua. Biyak zenbait estatu kolperi aurre egin behar izan zien, eta Ahidjo haren kontrako konplota bultzatu izanaz akusatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen 1983an. 1985ean UNC alderdiak RDPC ([[Kamerungo Herriaren Elkartasun Demokratikoa]]) izena hartu zuen, baina bide politiko berari jarraitu zion, harik eta 1991n oposizioko alderdiak onartu ziren arte. Izan ere, 1990 inguruan, herritarren eta oposizioaren kontrako jarrera nagusitzen ari zela ikusirik, zenbait berrikuntza egin behar izan zituen Biyak. Dena dela, oposizioan ez zegoen batasunik, eta 1992ko lehenengo hauteskunde alderdi-anitzetan Paul Biya hautatu zuten berriro. Oposizioak, atzerriko begiraleen onespenarekin, iruzurra salatu zuen, baina gobernuak ez zuen onartu aldaketarik. Ipar-ekialdean Fru Ndik, FSD (Frente Sozial Demokrata) alderdiko buruzagiak, lehendakari izendatu zuen bere burua, eta eskualde hartan nagusitzen ari zen nahasmenduari aurre egiteko, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Bestalde, "koalizio gobernu" bat osatu zuen, RDPC zena nagusi, eta zapalkuntza gogorra bideratu zen gobernuaren kontrako adierazpenen aurka.
 
Oposizioko alderdiek ez zuten batasunik lortzen (Errepublikaren Aldeko Mugimendua zegoen batetik, FSD bestetik, Demokraziaren eta Aurreramenduaren Batasun Nazionala, UNDP ere bai), eta barne zatiketa handiak izan ziren haien baitan; egoera nahasi horrek Biyari indar eman zion 1996ko udal hauteskundeetarako. 1996ko konstituzioan, Kamerungo batasuna berretsi zen, senatua antolatzeko proposamena egin zen, eta lehendakari kargua zazpi urtez behin berritzeko epea finkatu zen. 1997an, berriro izan zen garaile Biya, beste zazpi urterako. Azpimarratzekoa da, dena dela, hauteskunde haietan hiru milioi biztanlek bakarrik izan zuela botoa emateko eskubidea, gainerako guztiak "atzerritaratzerritartzat" gisa hartu baitzituen gobernuak. Gaur egun, beraz, Biyak jarraitzensegitzen du agintean, eta [[Peter Mafany Musonge]] da Lehen Ministroa. 1998an istiluak sortu ziren Nigeriaren eta Kamerunen artean, bien artean muga egiten duen Bakassiko penintsula aberatsaren gaineko nagusitasuna dela-eta. 2004an, Biyak berriz irabazi zituen lehendakaritzarako hauteskundeak, baina sektore batzuek zalantzan jarri zuten hauteskundeen garbitasuna.
 
== Banaketa administratiboa ==
# [[Bafoussam]]: 113.000 bz.
 
Talde etniko nagusiei dagokienez, fang, bamileke, mum, duala, luanda, basa, peul, tikar, mandara eta maka dira. Hizkuntza ofizialak [[ingeles]]a eta [[frantses]]a dira,: lehenengoa Ipar-mendebalde eta Hego-mendebaldeko probintzietako jendeak hitz egiten duelarikdu eta(biztanleriaren biztanlebostena guztieninguru bosten bat direnak,dira) eta bigarrena, gainontzeko kamerundarren mintzaira denakamerundarrek. Bestela, Camfranglais izeneko [[pidgin (hizkuntza)|pidgin]] oso hedatuta dago hirietan, eta jatorrizko hizkuntzen artean [[fulfulde]] nagusietakoa da.
 
== Ekonomia ==
Kamerunek baditu [[petrolio]] hobi aberatsak eta nekazaritzarako lurralde aski egokiak, eta: horri esker [[Sahara]]z beheko Afrikako lurraldeetan ekonomia aurreratuenetakoa du. Dena dela, gainerako herri azpigaratuen arazo bertsuei aurre egin behar izan die, adibidez barne egoera nahasiak negozioetarako sortzen duen giro kaskarra eta administrazio publiko astun-erraldoia. [[1990]]az gero [[Munduko Diru Funtsa]]ren programetan parte hartzen du Kamerunek, eta horri esker industria indar hartzen ari da eta inbertsioak areagotzen ari dira, nekazaritzaren eta merkataritzaren mesedetan. Ekonomia indartzeko ahalegin horietan pribatizazioa bultzatu zen, alor publikoko langile asko kaleratu eta beste askoren soldata murriztu zen, eta horrek haserrea sortu zuen herritarren artean. Hasierako aurreikuspenak oso itxaropengarriak ziren arren, gobernuak ez du behar adinako arrakastarik izan plangintza horiek aurrera eramatean, arazo ugariri aurre egin behar izan diolako, adibidez nahasmenduari, ustelkeriari eta kanpo zor handiari. Egokitze estrukturaleko azken plana 1997an jarri zen abian, eta arrakasta izango zuen itxaropena zuten alderdiek, zailtasunak zailtasun.
 
[[Nekazaritza]] izan da tradizioz jarduera nagusia (barne produktu gordinaren herena edo hartzen du, eta langileen % 80 inguru) eta industria indartzen ari da (ehungintza eta elikagai industria, aluminioa). Merkataritzarako erabiltzen diren nekazaritzako gaietan, batez ere [[kafe]]an eta [[kakao]]an (gai horiek hartzen dute kanpo merkataritzako irabazien % 40), eta petrolioan (diru sarreren bi heren) oinarritua da Kamerungo ekonomia. Zura eta haren eratorriak ere garrantzi handiko gaiak dira (esportazioen % 9).
Anonymous user