Ireki menu nagusia

Aldaketak

39 bytes removed ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
| oharrak =
}}
'''Kamerun''' [[Afrika]] erdialdean eta mendebaldeko kostaldean dagoen estatua da. ''Afrika miniaturan'' esaten diote, herrialdeak daukan natura eta geologia aniztasunagatik, izan ere [[basamortu]], [[sumendi]], [[oihan]] eta [[sabana]]k topatu daitezkebaitaude ingurune hauetanhaietan. Azalerari dagokionez, [[Iberiar penintsula]] baino zerbait txikiagoa da.
 
Hiriburua [[Jaunde]] da, nahiz eta hiri handiena [[Douala]] izan. Demografikoki 200 [[etnia]] talde inguru bizi dira bertan.
[[Fitxategi:Mount Cameroon craters.jpg|thumb|left|250px|Kamerun Mendiko kraterrak.]]
 
[[Kamerun mendia|Kamerun sumendia]] (4.040 m) herrialdeko punturik altuena eta [[2000]]. urtean azkeneko erupzioa edukiizan zuen sumendia da.
 
Bestela, [[Gineako golkoa]]n 400 kilometro inguruko kostaldea du, Kamerungo hego-mendebaldean kokatuta dagoena, eta haren aurrean [[Bioko]] uhartea du. Azkenik, [[Txad lakua]] herrialdeko iparraldeko puntan kokatuta dago.
 
== Historia ==
[[1972]]an gobernu bateratu bat ezarri zen, [[1960]]az gero agintean zegoen [[Ahidjo]] lehendakariaren esku utzirik aginpide betearazlea. Ahidjok erregimen gogorra finkatu zuen Kamerunen; gogortasun hori salatu zuten giza eskubideen aldeko europar elkarteek, milaka preso politiko zeudela jakin zutelarik. 1982an ustekabean dimisioa eman zuen lehendakariak, eta Biya Lehen Ministro ohiaren esku gelditu zen kargu hura, nahiz eta Ahidjo izan zen aurrerantzean ere Kamerungo Batasun Nazionala (UNC) legezko alderdi bakarraren burua. Biyak zenbait estatu kolperi aurre egin behar izan zien, eta Ahidjo haren kontrako konplota bultzatu izanaz akusatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen 1983an. 1985ean UNC alderdiak RDPC ([[Kamerungo Herriaren Elkartasun Demokratikoa]]) izena hartu zuen, baina bide politiko berari jarraitu zion, harik eta 1991n oposizioko alderdiak onartu ziren arte. Izan ere, 1990 inguruan, herritarren eta oposizioaren kontrako jarrera nagusitzen ari zela ikusirik, zenbait berrikuntza egin behar izan zituen Biyak. Dena dela, oposizioan ez zegoen batasunik, eta 1992ko lehenengo hauteskunde alderdi-anitzetan Paul Biya hautatu zuten berriro. Oposizioak, atzerriko begiraleen onespenarekin, iruzurra salatu zuen, baina gobernuak ez zuen onartu aldaketarik. Ipar-ekialdean Fru Ndik, FSD (Frente Sozial Demokrata) alderdiko buruzagiak, lehendakari izendatu zuen bere burua, eta eskualde hartan nagusitzen ari zen nahasmenduari aurre egiteko, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Bestalde, "koalizio gobernu" bat osatu zuen, RDPC zena nagusi, eta zapalkuntza gogorra bideratu zen gobernuaren kontrako adierazpenen aurka.
 
Oposizioko alderdiek ez zuten batasunik lortzen (Errepublikaren Aldeko Mugimendua zegoen batetik, FSD bestetik, Demokraziaren eta Aurreramenduaren Batasun Nazionala, UNDP ere bai&), eta barne zatiketa handiak izan ziren haien baitan; egoera nahasi horrek Biyari indar eman zion 1996ko udal hauteskundeetarako. 1996ko konstituzioan, Kamerungo batasuna berretsi zen, senatua antolatzeko proposamena egin zen, eta lehendakari kargua zazpi urtez behin berritzeko epea finkatu zen. 1997an, berriro izan zen garaile Biya, beste zazpi urterako. Azpimarratzekoa da, dena dela, hauteskunde haietan hiru milioi biztanlek bakarrik izan zuela botoa emateko eskubidea, gainerako guztiak "atzerritar" gisa hartu baitzituen gobernuak. Gaur egun, beraz, Biyak jarraitzen du agintean, eta [[Peter Mafany Musonge]] da Lehen Ministroa. 1998an istiluak sortu ziren Nigeriaren eta Kamerunen artean, bien artean muga egiten duen Bakassiko penintsula aberatsaren gaineko nagusitasuna dela-eta. 2004an, Biyak berriz irabazi zituen lehendakaritzarako hauteskundeak, baina sektore batzuek zalantzan jarri zuten botazio haienhauteskundeen garbitasuna.
 
== Banaketa administratiboa ==
Anonymous user