Terapia genetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Terapia genetiko'''a organismo baten [[ehun]]en zeluletan [[gene]]en sartzean datza, gaixotasun batzuk sendatzeko. Bere helburua gaixotasuna eragiten duten geneak aldatzea da, [[kromosoma|kromosometatik]] gen okerrak kenduz zuzenak ipintzeko. Modu honetan hereditarioak diren gaitzak edo [[mutazio]] batek eragindakoak tratatu litezke epe laburrean.
 
Hainbat [[birus]] erabili dira orain arte zelula [[ostalari]]an sartu behar diren geneak garraiatzeko, bektore moduan. Lehenengoan genea edo gene berriak birusean sartzen dira [[ingeniaritza genetiko]]aren bidez. Giza-zelulak infektatzerakoan birusak genoma berria zelularen kromosometan txertatzen du. Tratamendu honek arrakasta badu, txertatutako genomak [[proteina]] funtzionalak sortuko ditu, gaitza sendatuko dutenak.