Marko Lizinio Kraso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa:
| heriotza herrialdea = [[Partia]]
}}
'''Marko Lizinio Kraso''' ([[latin]]ez: ''{{lang-la|Marcus Licinius Crassus Dives''}}) ([[K. a. 115]] inguru - [[K. a. 53]]) [[Erromatar Errepublika]]ko jeneral eta politikaria izan zen. Ondare itzela pilatu zuen bere bizialdian; [[Antzinako Erroma]]ko gizonik aberatsena izan zela jotzen da, eta gizadiaren historia osoko aberatsenetako bat ere bai (''dives'' hitzak «aberatsa» esan nahi du).
 
[[Espartako]]ren matxinadaren zapuztailea izan zen. [[Ponpeio]] eta [[Zesar]]rekin batera [[Lehen Triunbirato]]a osatu zuen. Hiru triunbiroetatik, berak lortu zuen ospe gutxien. Haren handinahia, berriz, ez zen beste biena baino txikiagoa. Hala ere, ez zeukan haien ahalmen estrategikoa ezta haien xarma ere. Pertsiarren kontrako [[Carrhaeko gudua]] [[Erroma]]ren porrot handienetako bat izan zen. Kraso bertan hil zen. Haren heriotzak Ponpeio eta Zesarren arteko tirabirak bizkortu zituen eta, hein batean, Gerra Zibilaren kausa bat izan zen.