«Joan Ignazio Iztueta»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Zaldibia]]n jaio eta hil zen. Lehen ezkontzatik bost seme-alaba izan zituen. Hogeita hiru urte zituela ezkondu zen lehen aldiz, Joaquina Linzoain [[urnieta]]rrarekin. Handik hamabi urtera alargundu zen.
 
Zergatiak garbi agertzen ez badira ere, kartzelan egon zen 1801-1807 urte bitartean, agidanez lapurreta bategatik edo, beste zenbaiten ustetan, haur hiltze batean laguntzaile izateagatik. Ezaguna dena da Kontxesi Bengoetxea ezagutu zuela han, hura bi haur hiltzeagatik kondenatua, eta harekin maiteminduta, 1808an ezkondu zela. Kartzela garaikoa da ''[[Kontxesiri]]'' izeneko bertso saila, gerora entzute handikoa izan zena. Oso ezaguna da bertso horien hasiera: ''"Maite bat maitatzen det maitagarria''". Frantsesen kontrako gerran frantziarren aldeko jarrera izan zuen, frantsestu gisa, eta ogasun alorrean karguren bat izan zuen Donostian.
 
1815az gero, eta aurreko garai ilun haien ondoren, [[Donostia]]n izan zen Iztueta literatura lanetara emana. Donostiako udaletxeak agindu zion bil zitzala ahal zituen dantza eta dantzarako musika gehienak, artxiboetan gordetzeko eta gazteei erakusteko. Lan horren ondorioz argitaratu zuen ''Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar, eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere'' liburua. Horregatik hartzen da Iztueta lehen folkloristatzat.
Anonymous user