«Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
No edit summary
| kolore akademikoak =
| kirol koloreak = [[Gorri]] {{Color box|#FF1111}} eta [[urre]] {{Color box|#FFD700}}
| campusa = [[Scopus mendia]]
| afiliazioa = [[Unibertsitate Mediterraneoen Elkartea|UNIMED]]
| helbidea =
1925ean sortu zuten unibertsitatea, Israel estatua eraikitzeko erakunde gisa. Hala ere, 1884an proposatu zuen lehenbizikoz [[Herman Tzvi Shapira]] irakasleak Israelen unibertsitate judu bat abian jartzea, Jovevéi Tzión taldekoek Katowicen egin zuten biltzarrean, hain zuzen ere. Proposamen hori 1897an bultzatu zuten berriz, [[Basilea]]n egindako sionisten biltzarrean; [[Jaim Weizmann]] —Israelgo lehen presidentea izango zena— buru zuen taldea izan zen proposamenaren aldeko sutsuena. 1921ean, Jaim Weizmann eta [[Albert Einstein]] Estatu Batuetara joan ziren unibertsitatea finantzatzeko diru bila.
 
1918an, [[Scopus mendianmendia]]n jarri zuten unibertsitatearen oinarri-harria, eta 1925ean egin zuten inaugurazio-ekitaldia. Han izan ziren, besteak beste, lord [[Arthur Balfour]], [[Jaim Najman Biálik]] poeta nazionala eta Jaim Weizmann. Albert Einsteinek eman zuen lehen eskola.
 
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearraren liburutegi handi eta nagusia [[Liburutegi Judu Nazionala]] da, eta munduko liburu- nahiz eskuizkribu-bilduma ikusgarrienetako bat du. Israelen argitaratzen diren lan guztiak gordetzen ditu, eta herrialdearekin erlazioa duen munduko argitalpen guztiak biltzeko helburua du. Gaur egun, bost milioi liburu eta milaka pieza ditu. Liburutegi horretan daude, halaber, hebrear eskuizkribuak, Eran Laor mapa-bilduma, Edelstein zientzia-bilduma, Gershom Scholem bilduma, [[Maimonides]]en eskuizkribu eta hasierako idazlanak eta Albert Einsteinen fitxategiak. Hain zuzen, Albert Einsteinen ondare guztiaren gordetzaile bakarra da liburutegia, eta hark idatzitako dokumentu guztiak ditu.