Zaraitzu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
150. lerroa:
 
== Zaraitzuera ==
Bertako [[euskalki]]a, [[zaraitzuera]] edo ''"Zaraitzuko uskara"'', bertakoek oraindik erabiltzen zuten [[XX. mendea]]ren bukaeran. Bonaparte printzeak euskalki hau Ekialdeko Behe Nafarrerarekin batera sailkatu zuen. [[Koldo Zuazo]]ren sailkapenean, ordea, [[Erronkariera]] eta Zaraitzuera [[Ekialdeko nafar euskalkia|Ekialdeko Nafarrera]] deitzen duen euskalkiaren bi hizkerak dira.
 
Gaur egun, [[Euskararen Foru Legea]]k bitan banatu du ibarra hizkuntza-lurraldeei dagokienez: Alde batetik, alde mistoan ia udalerri guztiak ditugu, [[Otsagabia]], [[Ezkaroze]], [[Jaurrieta]], [[Espartza-Zaraitzu]], [[Sartze]], [[Gorza]], [[Orontze]] eta [[Itzaltzu]] alegia, eta bertzetik, alde ez euskaldunean ibarreko hegoaldean [[Galoze]] dugu bakarrik.