Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
'''5''': Izeko Doloresen bila doa aireportura. Zuzenean doaz ospitalera. Antzinako kontuez hasten dira hizketan; bidean, esaterako, bere aitak zein azkar gidatzen zuen kontatzen du, aitak berak ''Hau be pasau!'' esaten ziola bere buruari bihurgune bakoitzean. Ospitalean izan zen azkeneko aldia gogoratuta, Luisak, Nerearen amak, bera jaiotzean erditze zaila izan zuela ere kontatzen dio. Gelara sartzean, ahizpa zahartuta ikusten du. Luisak ezagutu egiten du eta Dolores dio, ospitalean sartu denetik ezagutzen duen lehen pertsona da. Dolores gelatik irtetenda negar egiteko. Luisak alabari galdetzen dio ea noiz joango diren, nora Nereak, eta amak farora dio. Nerea harri eta zur geratzen da, amaren hitzak ulertu ezinik.
 
'''6''': Flashback batean, Luisa eta Bittori daude familiaren jatetxean. Bittorik, jatetxeko nagusiak, loreak ekarri ohi ditu apaingarri moduan, baina baten batek lapurtzen ditu. Luisak jatetxean sukaldarizerbitzari gisa lan egiten du eta farora joateko unearen esperoan dago, hartutako loreak itsasora botatzeko.
 
'''7''': Nereak kazetari gisa lan egiten du egunkari batean. Hainbat urtetan jardun du lan horretan, Karlos gaztetako mutil lagunaren atxilotua izan delako berria ematearen beldur askotan. Fidel egunkariko burua da eta idatzitako artikuku baten izenburua aldatzeko esan dio, egunkariaren ildoarekin bat ez datorrela eta. Nereak ezetza borobila ematen dio. Fidelek, ama ospitalean duela jakinaren gainean, lanpostua aldi baterako uztea proposatzen dio. Nereak ez dio erantzuten eta ospitalera abiatzen da, amari buruz hitz egiteko medikuarekin hitzordua du eta. Medikuak egoeraren larritasunaz ohartarazten dio eta aurretik jakin izan balute, amaren egoera hobea litzatekeela adierazten die. Nerearen erruduntasun sentimendua areagotu egiten da.
 
'''8''': Nerea amaren aspaladiko argazki bati begira dago. Argazkian sei emakume daude Izagirre jatetxean; horien artean dBittori, Luisa bere ama eta izeko Dolores, Luisaren ahizpa. Izagirre jatetxea lehen gaseosa edarien lantegia izan zela gogoratzen du Nereak. Bittori zorrotz begiratzen dio kamarari, jatetxea zuzentzen duena bera dela adierazteko.Izeko Doloresek kontatutako anekdotak gogoratzen ditu. Izeko Dolores atzetik gerturatu eta amari buruzko kontuak hasten zaizkio kontatzen: nola amari ez zitzaion gustatzen zerbitzatzea eta nahiago zuela errekaduak egitera joatea, horrela itsastertzera joan ahal izateko; Bittorik Pauloren mahaira bidaltzen zuela, Paulo (Nerearen aita) ama ikustera joaten baitzen jatetxera.
 
'''9''': Flashback batean Luisa errekadu bat egin behar duela eta farora doa bizikletaz. Jatetxetik hartutako lorea itsasora botatzen du, German arrantzan zebilen alderuntz.
 
'''10''': Ospitalerako bidean doaz Nerea eta bere izeba. Bidean Lewisi buruz galdetzen diuo izebak, haien arteko harremanari buruz zerbait jakin nahian. Ospitalean, Maite lagunearen deia jasotzen du eta elkarrekin bazkaltzeko proposatzen dio. Bazkarian, Lewisengandik urruntzen ari dela iruditzen zaiola kontatzen dio lagunari. Maitek, azkenik, Karlos itzuli dela kontatzen dio, antza denez epaitegietan ez baitago ezer haren aurka. Nerea harri eta zur geratzen da eta Karlos ikusi zuen azkeneko aldiaren oroimena datorkio burura. Hirian egonda, berari buruz jakin ote duen galdetzen du, ezkondu dela eta alaba duela alegia.
 
{{Literatura zirriborroa}}