José Manuel Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe y Aracues-ekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat berriz [[Rafael Etxague|Rafael Etxague Bermingham]] jenerala.<ref>http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206</ref><ref>http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284</ref> Bestalde, Jose Manuel Collado [[Fermín Lasala Collado|Fermin Lasala y Collado]] Mandasko dukearen osaba ere izan zen.
 
Gutxi gora behera 1820tik aurrera ''La Balandra'' izeneko tertulia garrantzitsu bat osatu zuen bere etxean, hango partaide zirelarik besteak beste Elias Legarda, [[Joaquín María Ferrer|Joaquín Maria Ferrer]], Jose, Francisco eta Jose Manuel Brunet, [[Eustasio Amilibia]], [[Joaquín Kalbeton|Joaquín Calbetón]], [[Claudio Antón de Luzuriaga]] eta Etxague familiako zenbait kide, denak ere Donostiako eta inguruko herrietako eliteko partaide eta merkataritza, finantza mundua edo legegintzari lotuak ([[Agustin Paskual Iturriaga]] ezik). Jose Mugica abokatu eta historialariak zioenez, tertulia hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boeretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, <nowiki/>hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere bere biziko garrantzia izan omen zuen tertulia honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako [[foru]] erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.
 
Labur esateko, M.A. Barcenilla eta I. Gonzalez de Garairen aburuz, tertulia hura osatzen zuten handiki horiek "beren idearium politikoa eta interes ekonomikoak Donostiako Erakundeenak izatea lortu zuten, honela, donostiarren helburuak eta pertsonaia horienak nahasiz. Praktikan, ekonomiazko eta promozio politikozko interesek, gehien bat, osaturiko talde oligarkiko batean bilakatu zen. Botere ekonomiko eta politikoa euskarri harturik, horiek ematen zieten prestigioa eta erakundeetan zuten hegemonia erabiliz, biztanleria osoari beren interesak eta ideiak ezarri zizkioten, donostiar guztienak zirelakoan".<ref>BARCENILLA, M.A.; GONZALEZ DE GARAI, I.: ''Jauntxoak, burgesak eta foruak''. Donostia: Gaiak, 1989. 59. orria.</ref> Egile hauek [[Urumea|Urumeako]] hiri horren kasura mugatzen baldin badira ere, [[Pasaia|Pasaiako]] egoera hein batean antzekoa izango zen, Joaquín María Ferrer tertuliakidea udalerri horretako ordezkari izan baitzen 1831an Azpeitian ospatu ziren Batzar Nagusietan.