Iñaki Alegria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Iñaki Alegria Loinaz''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1957|1957]]-) [[Euskal Herriko Unibertsitate]]ko irakaslea da. [[Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultatean]] lan egiten du 1981etik, [[Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia]] sailean. [[EHU]]ko [[Donostiako Informatika Fakultatea|Informatika Fakultateko]] dekanordea izandakoa da eta [[Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia]] sailaren burua ere bai.
 
[[Hizkuntzaren prozesamendu]]aren arloan aritzen den [[Ixa taldea|Ixa Taldeko]] ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1995an defenditu zuen doktore tesian euskarararen analisi morfologiko automatikoaren eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaren muinak landu zituen.<ref>Alegria I.,
[https://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/Tesiak/1001066269/publikoak/tesia-pdf-karpeta-zip Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak]. Informatika Fakultatea, UPV-EHU, 1995eko uztaila</ref> Besteak beste, Unibertsitateko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko Oinarrizko Programaren deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. [[ELEKA SL]] enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an, UPV/EHUko [[Ixa taldea|IXA taldearen]] eta [[Elhuyar Fundazioa]]ren arteko lankidetzaren ondorioz. Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan.<ref>[http://scholar.google.com/citations?user=1kZ4SOwAAAAJ Iñaki Alegria Google Scholar Citations webgunean]</ref>.
<ref>[https://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/kidearen_argitalpenak?kidea=1000808989 Iñaki Alegriaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean]</ref>
 
[[UEU]]kidea da [[1984]]tik, eta, 6 urtetan bertako zuzendaritza-taldean ibili ondoren, UEUko zuzendari da [[2014]]ko martxotik.
 
== Liburuak ==
 
* Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu. Iñaki Alegria Loinaz, Roberto Cortiñas Rodriguez. UEU. 2008. 2. argitalpena.
* Linux. Sistemaren eta sarearen administrazioa (2003) Iñaki Alegria Loinaz. UEU. 2003.
* Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena. Iñaki Alegria Loinaz, Miriam Urkia Gonzalez. UEU. 2002.
* C programazio-lengoaia. Iñaki Alegria Loinaz, Nestor Garay Vitoria. ELHUYAR. 1995
* Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak. Iñaki Alegria Loinaz. UPV/EHU, 1995.
* Sistema eragileen deskribapen funtzionala. Julio Abascal Gonzalez, Iñaki Alegria Loinaz, Alberto Lafuente Rojo, Elena Lazkano Ortega, Clemente Rodriguez Lafuente. UPV/EHU. 1995
* Informatika hiztegia. Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu. UZEI. 1993.
* Konputagailuaren oinarrizko egitura. Iñaki Alegria Loinaz. UEU. 1985
 
== Erreferentziak ==