Aiete jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
Bere kokaleku estrategikoarengatik (Donostia eta [[Hernani]] elkartzen zituen bidearen bazterrean eta gain batean), helburu militarretarako erabili zen etxe edo baserri hau. [[1719|1719an]] [[James Fitz-James (Berwickeko I. dukea)|Berwick-eko dukeak]] hantxe jarri zuen bere koartel nagusia Donostia erasotzeko<ref>http://www.diariovasco.com/prensa/20061119/san_sebastian/palacio-aiete_20061119.html</ref> eta [[1813|1813an]] [[Thomas Graham (Lynedocheko 1. baroia)|Graham]] britainiarrak ere bai.<ref>http://meta.gipuzkoakultura.net/bitstream/10690/75558/1/AM_354530.pdf. 462. orria</ref> [[Karlistaldiak|Karlistaldietan]] izandako borroketan ([[Lugarizko gudua]]) nahiko hondatuta suertatu zen Aiete baserria.
 
[[1878]]an [[Francisco Javier Castaños|Castaños]] jeneralaren ondorengo zen Eduardo Carondelet Donado [[Bailengo dukeak|Bailengo]] III. dukeekdukeak eta bere emazte Maria de los Dolores Collado Etxague donostiarrak - [[José Manuel Collado|Jose Manuel Collado]] oligarkaren alaba - lursail horiek erosi eta baserri zaharra eraitsiz, bertan jauregi bat eraiki zuten. Eraikina, neoklasiko estilokoa, [[Adolphe Ombrecht]] arkitekto frantsesak diseinatu zuen. Hortaz, izaera [[Frantzia|frantziarreko]] eraikina<ref>[http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=23&id=696&L_Id=6&idioma=eu "Izaera frantseseko eraikuntza...". Kulturweb.]</ref> dela esaten da. Bertan [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] eta [[Maria Kristina Austriakoa]] [[Espainia]]ko errege-erreginek ostatu hartu izan zuten. Hainbat jaberen eskuetatik igaro ondoren, [[1939]]an Donostiako Udalak jauregi hau Quirósko Markesari eta Romili Kondesari 850.000 pezetatan erosi eta [[Francisco Franco]] diktadoreari udako egoitza gisa eskaini zion eta [[1975]] urtera arte xede hori bete zuen. 1946 eta 1973 urte bitartean, 28 Ministro Kontseilu ospatu ziren han. Urte honetan berriz ere Donostiako Udalaren eskuetara itzuli zen eta honek harreraleku gisa erabili eta lorategiak jendeari ireki zion 1977ko uztailaren 20an<ref>{{es}} El Palacio de Ayete, ''El Diario Vasco'', 2012-06-03.</ref>.
 
Gaur egun [[Aiete]] auzoko Kulturgunea ere badago bertan eta jauregiaren alboan lur azpian eginiko eraikinean. [[2006]]ko [[urriaren 24]]an, [[Eusko Jaurlaritza]]k ''monumentu-multzo'' izendatu zuen, Sailkatutako [[Kultura Ondasun]]a <ref name = "EHAA">[http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/ver_e?CMD=VERDOC&BASE=B03D&DOCN=000071635&CONF=/config/k54/bopv_e.cnf Izendapena EHAAn]</ref>.