Claudio Antón Luzuriaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Claudio Antón Luzuriaga''' [[Errioxa]]ko legegizon eta politikaria ([[Soto en Cameros]], [[Soriako probintzia]], gaur egun Errioxa, 1792 - [[Miarritze]], 1874). Aita Francisco Javier Antón Lasanta errioxarra zuen, ama berriz Maria Manuela Luzuriaga Cabriada, izatez [[Araba|Arabako]] [[Agurain|Aguraingoa]], leinuaren jatorria zehazki [[Narbaxa|Narbaxakoa]] bazen ere.<ref>http://www.euskomedia.org/aunamendi/90472</ref> Amaren aldeko amona berriz Errioxako [[Calahorra|Calahorrakoa]] zen. 13 urte zituela apaiz-ikasketak hasi zituen, baina 1808an haiek utzi eta zuzenbidea ikasi zuen. 1821ean, Donostiako epaile izendatu zuten, eta 1823an Gipuzkoa utzi behar izan zuen, [[San Luisen Ehun Mila Seme]]en etorrera zela eta. Urte batzuk geroago, Donostiara itzuli zen, eta Donostiako Merkataritza Batzordeko idazkari egin zuten. Handik aurrera bereziki saiatu zen aduanak kostara eta [[Bidaso]]ra eramaten, eta kritika handiak jaso zituen foruzaleen artean; Donostiako hiriaren eta Gipuzkoako herrialdearen arteko tirabirak guztiz areagotu ziren. Liberalak [[Lehen Karlistada]]n nagusitu ondoren hasi zen Luzuriagaren politika-karrera: Bartzelonako Auzitegi Nagusiko lehendakari eta Elisabet II.aren idazkari, 1840ean; Justiziako ministro, 1843an; senatari, 1845ean; Auzitegi Goreneko lehendakari, 1854an; Justiziako ministro 1856an eta garrantzi handiko beste kargu asko bete zituen, 1868 arte. Dirutza handi baten jabea zen, eta bi [[fundizio]]-lantegi antolatu zituen, Arabako Araian eta Gipuzkoako Lasarten.
 
[[Juan Ignazio Iztueta|Juan Ignazio Iztuetak]] Elias Legarda Donostiako jauntxoaren aurka idatzitako poesian, [[José Manuel Collado|Collado]] eta Donostiako beste zenbait oligarken artean Luzuriaga ere aipatu zuen (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda'')<ref>http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Iztueta%B4ren%20olerkiak%20-%20Jose%20Garmendia%20Arruebarrena%20.pdf. 170. orria</ref>.