Rafael Etxague: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
'''Rafael Etxague Bermingham''' ([[Donostia]], [[1815]]eko [[otsailaren 13]]a - [[Madril]], [[1887]]ko [[azaroaren 23]]a) euskal militar eta politikaria izan zen<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/28042|izenburua=Rafael de Echagüe Bermingham|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia]]}}</ref>.
 
Donostiako bi familia aberatsetako ondorengoa zen. Bere aita Joaquín Vicente Etxague Barberia zen eta ama berriz Maria Josefa Bermingham O'Meagher.<ref>http://www.geni.com/people/Rafael-Benigno-Echag%C3%BCe-y-Bermingham/6000000016828900278</ref> Bermingham-tarrak ''Old English'' delakoak ziren, hau da, [[Erdi Aroa|Erdi Aroan]] [[Ingalaterra|Ingalaterratik]] [[Irlanda|Irlandara]] joandako eta hein batean [[Gaelikoak|gaelikotutako]] nobleak. XVII. mendean Irlandara heldutako kolono ingeles eta [[eskoziar]] berriek ez bezala, katoliko izaten segitu zutenez eta gainera [[jakobita]] zirenez, jatorrizko irlandar dexentek bezalaxe Irlandatik alde egin behar izan zuten. Rafael Etxagueren aitona Ricardo Bermingham Burke 1752. urtean etorria zen Donostiara 16 urte zituela. Irlandar jatorriko Margarita O'Meagher Egan donostiarrarekin ezkondu zen, segituan maila ekonomiko haundia erdietsiz. Beronen seme eta Rafaelen osaba Joaquín Luis [[Urumea|Urumeako]] hiri horretako jauntxo garrantzitsuenetako bat izango zen.<ref>LASALA Y COLLADO, F.: ''La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea. Donostia: Txertoa'', 1987. 119. orria.</ref><ref>http://www.irishabroad.com/yourroots/genealogy/names/anglonorman/part3.asp</ref><ref>"Joaquín Luis Bermingham y O'Meagher". In: MUGICA, S.: ''Galería de donostiarras ilustres''. Donostia: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. 35. zkia. 2001. 45-48. orriak.</ref>
 
[[Lehen Gerra Karlista]]n [[txapelgorri]]ekin aritu ostean, armadan karrera egin zuen. [[1860]] eta [[1862]] artean [[Puerto Rico]]ko gobernadorea izan zen eta [[1862]] eta [[1865]] artean [[Filipinak|Filipinetakoa]]. Gero [[Espainiako Senatua|senatari]] bilakatu zen eta [[1872]]an Puerto Rico eta [[1876]]an [[Gipuzkoa]] ordezkatu zuen.