José Manuel Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
Collado-tarrek XIX. mende hasieran Donostiako merkatal etxe boteretsuenetako bat osatu zuten, [[Espainiako Independentzia Gerra|Iberiar Independentzia Gerran]] (1808-1814) eskualdea okupatu zuten armada ezberdinak hornitu baitzituzten.<ref>MUGICA, José: ''Carlistas, moderados y progresistas (Claudio Antón de Luzuriaga)''. Donostia: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 1950.29. orria.</ref> Jose Manuelen aita, Manuel Collado Regato, [[Santander|Santanderkoa]] zen, ama berriz, Cayetana Parada Etxenagusia, Donostian jaioa.<ref>http://ortizdepinedo.com/f2572.htm</ref>
 
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe y Aracues-ekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat berriz [[Rafael Etxague|Rafael Etxague Bermingham]] jenerala zen.<ref>http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206</ref><ref>http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284</ref> Bestalde, Jose Manuel Collado [[Fermín Lasala Collado|Fermin Lasala y Collado]] Mandasko dukearen osaba ere izan zen.
 
Gutxi gora behera 1820tik aurrera tertulia garrantzitsu bat osatu zuen bere etxean, hango partaide zirelarik besteak beste Elias Legarda, [[Joaquín María Ferrer|Joaquín Maria Ferrer]], Jose, Francisco eta Jose Manuel Brunet, [[Eustasio Amilibia]], [[Joaquín Kalbeton|Joaquín Calbetón]], [[Claudio Antón de Luzuriaga]] eta Etxague familiako zenbait kide, denak ere Donostiako eta inguruko herrietako eliteko partaide eta merkataritza, finantza mundua edo legegintzari lotuak ([[Agustin Paskual Iturriaga]] ezik). Jose Mugica abokatu eta historialariak zioenez, tertulia hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boeretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, <nowiki/>hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere bere biziko garrantzia izan omen zuen tertulia honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako [[foru]] erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.