Nagoia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
48. lerroa:
[[Oda Nobunaga]], [[Toyotomi Hideyoshi]] eta [[Tokugawa Ieyasu]] Nagoia inguruan egoitza zuten gerra jaun boteretsuak izan ziren. 1610 urtean Tokugawa Ieyasuk [[Owari probintzia]]ko hiriburua zen Kiyosu estrategikoki baliotsuagoa zen toki batetara mugitu zuten, zazpi kilometrotara, eta orduan sortu zen Nagoia.
 
[[Nagoiako gaztelua]] bera [[Kiyosuko gaztelua|Kiyosuko gazteluko]] harriak erabiliz eraiki zuten eta garai hartan 60.000 biztanle zituen Kiyosu herri osoa mugitu zuten bertara, bai eta tenplu, santutegi eta gainerako eraikin garrantzitsuak ere. Garai hartan [[Atsuta santutegia]]ren inguruan [[Tōkaidō]] errepideko posta ezarri zuten eta santutegia eta gazteluaren arteko lurretan planifikatu zen Nagoia hiria.
 
Hurrengo mendeetan eskualdeko industriagunea bihurtu zen. Bereziki ezagunak ziren keramika lantzen zuten herrixkak eta baita ere [[Okazaki (Aichi)|Okazaki]] herria, [[Tokugawa shogunerria|shogunerrian]] polbora ekoizten zen toki bakanetakoa zena. Kotoigintza ere garatu zen.