Easo plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
'''Easo plaza''' [[Gipuzkoa]]ko [[Donostia]] hiriburuko [[Amara (Donostia)|Amara Zaharra]] auzoko erdigunean dagoen [[plaza]] bat da, Easo kalea eta Autonomia kalearen artean kokatua dago. Amara Zaharreko auzokideen bilgunea da, plazan bertan eta horren inguruetan dauden saltegi eta tabernetan. Amara Berri auzo populatuaren eta Donostiako erdigunearen artean izanik, hiriko ohiko topagune eta pasabidea ere bada, [[Easo kalea|Easo kaletik]]. Horretaz gainera, [[Euskotren]]en [[Amara-Donostia geltokia]] ere bertan denez, inguruko herrietako langile eta bisitarien helmuga da. Horregatik guztiagatik, giro jendetsua izaten duen plaza da. Auzoko azoka, jai, kultura ekitaldiak ere han ospatzen dira. 1980ko hamarkadara arte, tren geltokiak hartu zuen egungo plazaren zati handienak. Geltoki zaharraren eraispenak egungo plazaren eraikuntza ekarri zuen.
 
Bi zatitan banatzen da, plaza zeharkatzen duen kale zati txiki batek banatuta: tren geltoki ondoko zatian, [[parterre]]] zenbaitek inguratuta, ekitaldi publikoetarako [[kiosko]] bat, bankuak eta eserlekuak daude, zolatutako espazio zabal baten inguruan; beste zatian, taberna eta kafetegietako terraza gunea da bereziki.
 
== Iruditegia ==