José Manuel Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''José Manuel Collado Parada''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1792]] - [[Madril]], [[Espainia]], [[1864]]) [[politikari]]a izan zen, Donostiako oligarkiaren ordezkari nagusietako bat [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietan]]. Aduanak [[Ebro]]tik [[Bidasoa]]ra igaro zitezen eskatu zuen ([[Azpeitia|Azpeitiko]] Batzar Nagusiak, 1831). Gipuzkoako diputatua izan zen Madrilgo Gorteetan (1836); eta Finantza (1854) eta Sustaketako ministroa (1856), ondoren. [[Isabel II.a Espainiakoa|Isabel II.a]] erreginak 1862an La Lagunako markes eta ''"Grande de España"'' izendatu zuen ([[Baeza]], [[Andaluzia]]).
 
Collado-tarrek XIX. mende hasieran Donostiako merkatal etxe boteretsuenetako bat osatu zuten, [[Espainiako Independentzia Gerra|Iberiar Independentzia Gerran]] (1808-1814) eskualdea okupatu zuten armada ezberdinak hornitu baitzituzten.<ref>MUGICA, José: ''Carlistas, moderados y progresistas (Claudio Antón de Luzuriaga)''. Donostia: Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, 1950.35. orria.</ref> Jose Manuelen aita, Manuel Collado Regato, [[Santander|Santanderkoa]] zen, ama berriz, Cayetana Parada Etxenagusia, Donostian jaioa.<ref>http://ortizdepinedo.com/f2572.htm</ref>
 
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe y Aracues-ekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat [[Rafael Etxague|Rafael Etxague Bermingham]] jenerala zen.<ref>http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206</ref><ref>http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284</ref>
7. lerroa:
Bestaldetik, [[Fermín Lasala Collado|Fermin Lasala y Collado]] Mandasko dukearen osaba izan zen.
 
[[Juan Ignazio Iztueta|Juan Ignazio Iztuetak]] Elias Legarda Donostiako jauntxoaren aurka idatzitako poesian, [[Claudio Antón de Luzuriaga|Luzuriaga]] eta beste zenbait oligarken artean Collado ere aipatu zuen (''Una docena de banderillas de fuego al compadre Legarda'').:<ref>http://www.euskerazaintza.org/PDF/Euskerazaintza%20Liburuak/Iztueta%B4ren%20olerkiak%20-%20Jose%20Garmendia%20Arruebarrena%20.pdf. 170. orria</ref><ref>http://www.iztueta.com/index.php/bibliografia-mainmenu-594/iztuetaren-lanez/537-b-96959115</ref>
 
''"(...)''
 
''Cuando meto ruido''
 
''en mi rinconcito,''
 
''se asusta Legarda, ''
 
''tiembla Colladito''
 
''(...)"''
 
== Erreferentziak ==