Auschwitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
Esparruko buruak, [[Rudolf Höss]]ek, [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketan]] Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak [[1990]]ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean izan zirela erailak. Horietako % 90 ia-ia [[Europa]]ko herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak [[Zyklon B]] gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.
 
== "Musulman" egoera ==
Robert Waitz irakasle, sendagile eta erresistentzia frantzesean egondako frantziarra izan zen. Auschitzen preso egon zen eta honela deskribatu zuen kartzela nazi honetan egon ziren atxilotuen hondamena:
 
"Atxilotua, ahiturik txarto elikatuta, hotzetik gaizki babestuta, apurka-apurka hamabost, hogei, hogeita hamar kilo argaltzen zen. Gizon normalaren pisua 40 kilora murrizten zen. 30 eta 28 kilokoak ere bazeuden, Gizakiak koipe erreserbak agortzen zituen, muskuluak, kaltzio barik gelditzen zen. Horrela, esparruetan esaten zieten modua, musulman bihurtzen zen (...).
Musulman egoeraren ezaugarria zen muskuluak urtzea; azal eta hezurra baino ez zuten. Hezurdura osoa garbi igartzen zitzaien (...), astiro zebiltzen, begirada tinko, ezer adierazi gabe, sarritan irrikatsu. Ideiak ere oso geldo sortzen zitzaizkien. Gizajoa ez zen garbitzen, ez zituen botoiak josten. Lelotuta zegoen eta dena pasibotasunez hartzen zuen. Borroka utzita zuen. Ez zuen koilararekin (...); zabor ontzietan ibiltzen zen patata azal eta aza zurtoin bila eta zelan topatu, halaxe jaten zituen: gordinik eta zikin (...)."
== Kanpo loturak ==
* {{en}} [http://en.auschwitz.org.pl/m/ Auschwitzeko museoaren webgunea]