Miguel Delibes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
20. lerroa:
Delibesek sarritan aitortu bezala, haren bizitzako bi pasio nagusiak literatura eta [[eper gorri]]ak ehizatzea izan ziren. Kontraesankorra eman dezakeen arren, [[natura]]ren miresle eta defendatzaile handia izan zen, eta idazle moduan [[Gaztela]]ko landa-ingurua sarritan islatu zuen. Haren obrak ironia eta goxotasuna nahasten diren kronika herrikoiak dira gehienetan, gaztelania aberatsez idatziak.
 
Hiru garai bereiz daitezke Delibesen eleberrigintzan. Lehenengoan ''La sombra del ciprés es alargada'' ([[1947]], ''Alzifrearen itzala luzea da'', Nadal saria) eta ''Mi idolatrado hijo Sisi'' ([[1953]], ''Sisi nere seme kutuna'') lanak eman zituen argitara, eleberri guztiz landuak eta subjektibismoz beteak. Bigarrenean ''El camino'' ([[1950]], ''Bidea'') eta ''Diario de un cazador'' ([[1955]], ''Ehiztari baten egunerokoa'') argitaratu zituen, obra arinak eta herrikoiak. ''La hoja roja'' ([[1962]], ''Orri gorria'') giza sakontasun handikoa, eta ''Las ratas'' ([[1963]], ''Arratoiak'') idatzi zituen ondoren. Kontakizun laburrak ere landu zituen maisuaren lumaz, esaterako, ''Viejas historias de Castilla la Vieja'' liburuan ([[1964]], ''Kastilla zaharreko ipuin zaharrak'', Patxi Apalategik euskaratua<ref>Miguel Delibes: [http://www.armiarma.com/baroja/baro06.htm ''Kastilla zaharreko ipuin zaharrak''] Itzultzailea: Patxi Apalategi. La Primitiva Casa Baroja, 1985. Armiarma.com</ref>). Bertan, eskualde horretako pertsonaiak ageri dira beren istorioak kontatzen. Delibesek arreta berezia jarri izan zion beti ahozko hizkerari. Bestalde, antzerkira ere eraman zuten ''Cinco horas con Mario eleberria'' eleberria ([[1967]], ''Bost ordu Mariorekin''), izan da Delibesen lan ospetsuenetako bat.
 
== Literatura lanak ==