Mendekoste: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Mendekoste''' ([[antzinako greziera]]z πεντηκοστή [ἡμέρα], ''pentekostē [hēmera]'', "berrogeita hamargarren eguna") [[kristautasun]]eko jai garrantzitsuenetakoa da, [[Pazko]]tik zazpi astera ospatzen dena. Jaiegun honetan, kristauek [[Espiritu Santua]] [[apostolu]]en gain etorri zen eguna gogorarazten dute ([[Apostoluen Eginak]] liburuko 2. kapituluan kontatzen da gertakizun hau).
 
Kristautasuneko beste hainbat jaiegun bezala, [[judaismo]]ko jaiegun batekin lotzen da ('''Shavuot''') jaia. Juduek egun honetan [[Jainkoa]]k [[Moises]]i Legea ([[Hamar Manamenduak|Hamar MandamenduakAginduak]]) eman izana oroitzen dute.
 
[[Biblia]]ren arabera, Mendekoste egunean [[Jesus]]en ikasleak Azken Afariko gelan elkarturik zeuden, ateak itxita. Goizean goiz zarata izugarri bat entzun zuten eta, bat-batean suzko irudi bana jarri zitzaien ikasle bakoitzari buru gainean, Espiritu Santuz bete ziren eta atzerriko hizkuntzetan mintzatzen hasi. Gertakizun horren ondoren, gelatik atera eta [[Jerusalem]]en zehar Jesusen bizitzaren, irakatsien, heriotzaren eta piztueraren berri ematen hasi ziren. Egun horretan bertan, hiru mila lagunetik gora batu zitzaizkien eta bataioa hartu zuten.