Platon: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 62.99.53.76 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aldnonymous wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. |
||
19. lerroa:
Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen denaren fidagarritasuna eztabaidagarria da. Hil bezain pronto, bere biografia [[Espeusipo]] bere ilobak idatziriko laudorioek estali zuten. [[Diogenes Laertzio]]ren [[Filosofoen bizitzak]] bildumako III. liburukian zehatzen diren datuak [[anekdota|anekdotikoak]] dira. Horrela, bere bizitzaren gorabeherak kontatzen dituzten iturri fidagarrienak Platonek berak idatzi bide zituen VII., VIII. eta XIII. gutunak dira<ref>J. L. Calvo: ''Platón'', "Historia de la literatura griega" bilduman. 650. orrialdea.</ref>.
[[Atenas]]en jaio zen, [[Peloponesoko Gerra]]ren hastapenetan eta [[Perikles]] hil eta bi urtera. Familia handiki baten baitan jaio zen. [[Ariston]] zen bere aita
Platonen jaiotzezko izena [[Ariston]] izan zen, [[Diogenes Laertzio]]ren arabera eta ''Platon'' izena bere gorpuzkera zabala dela eta jarri zioten goitizena omen da. Hain zuzen, ''platos'' (πλάτος) hitzak « zabalera » esan nahi du. Bekoki zabala izateagatik edo bere izakera ireki eta zabalarengatik jarri ziotela aipatu da. Familia aberats bateko seme izanik, hezkuntza zabala jaso zuen. Sokratesen ikasle bihurtu zen eta bere eragina erabatekoa izan zen Platonengan, eta bere maisu eta eredu bihurtu zen. Diogenes Laertziok ematen dituen gaztetako beste datu batzuk, hala nola kiroletan nabarmendu zela eta antzerkian ere aritua zela, ez dira fidagarritzat jotzen.
|