Tximintx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
<!---[[Irudi:Logoa.jpg|right|thumb|Tximintxen logoa]]--->
'''Tximintx''' [[Derio]]ko [[euskara]] elkartea da. [[2003]]an sortu zen eta ordutik aurrera hainbat ekimen egin ditu Derion euskararen erabilera sustatze aldera. Tximintxek hartzen du parte Euskara Elkarteen [[Topagunea]]n eta [[Totoan]]en ([[Txorierri]]ko euskara elkarteen federazioan).
 
Tximintx izena inguruetako herrietakoek derioztarrei deitzeko aspaldi erabilten den izena da. Izen hau [[Resurreccion Maria de Azkue]] euskaltzale handiak jaso zuen [[XX. mende]]aren hasieran atsotitz batean. Hitz honen ordaina erdaraz "chinche / punaise" izango litzateke.
 
 
 
== Tximintx elkartearen historia ==
24 ⟶ 22 lerroa:
* Mintzapraktika: 2005/06 ikasturtean, Tximintxek martxan jarri zuen Berbalaguna Derion, Derioko udalaren laguntzaz. Proiektu horretan ere hartzen dute parte Txorierriko [[AEK]] eta Udal Euskaltegiak. Lehenengo ikasturtean 27 berbalagun aritu ziren proiektu honetan. Bigarren ikasturtean, berriz, 37 berbalagun dabiltza Deriotik euskara erabiltzen. Baina horretaz gain, ekintza osagarriak ere egiten dira berbataldeak laguntzearren: bazkariak, irteerak, zozketak, ikastaroak, hitzaldiak, ...
 
<!---[[Irudi:Berbalagun.jpg|right|thumb]]--->
 
* Ondarea berreskuratzea: 2005ean Tximintxek Derioko udalaren laguntzaz ''Derioztarren euskara''[http://www.elkar.com/emaitza.cfm?hizkuntza=0&izenburua=derioztarren&egilea=&saila=Guztiak&jarraitu=Bilatu] izeneko liburua argitaratu zuen. Liburua [[Iñaki Gaminde]]k gidatutako ikertzaile talde batek eraman zuen aurrera: Esther Elgoibar, Jon Gaminde, Oihana Astobieta, Atotz Goikoetxea eta Ziortza Sanz. Azpimarratzekoa da azken hirurak Tximintxeko kideak direla.