Partido Aragonés: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Alderdi politiko infotaula | izena = Partido Aragonés</br>Aragoiar Alderdia | ikurra = | kolore = #008000 | presidentea = José Ángel Biel | buruzagia = | bozeramailea...
(Ez dago alderik)

12:41, 8 apirila 2014ko berrikusketa

Partido Aragonés edota PAR (aragoieraz Partito Aragonés eta katalanez Partit Aragonès; euskaraz Aragoiar Alderdia) Aragoiko zentru-eskuineko alderdi politiko bat da, bere burua aragoiar nazionalistatzat deskribatzen duelarik.

Partido Aragonés
Aragoiar Alderdia
Sorrera1978
Egoitza nagusiaCoso kalea 87, 50001
Zaragoza
Ideologia politikoaZentru-eskuina, aragoiar nazionalismoa, federalismoa eta autonomismoa
http://www.partidoaragones.es/

1978an urtarrilean Hipólito Gómez de las Roces eta beste hainbatek sortu zuten. 1990eko hamarkadararte Partido Aragonés Regionalista (Aragoiar Alderdi Erregionalista) zeritzon, ordutik aurrera aragoiar nazionalismo moderatuaren alde jo zuelarik.

PAR alderdiak katalanaren hizkuntz batasunaren aurkako jarrera du, Sartaldeko Zerrendan mintzatzen den katalan hizkuntza aragoieraren aldaera ezberdinak direla baieztatzen duelarik, hori dela eta, 2009ko Aragoiko Hizkuntz Legearen aurka azaldu zen. Aragoiko administrazioaren berrantolaketa eta autonomia erkidegoaren deszentralizazioaren aldekoa da, halere, maiz Alderdi Popularrari babes eman izan dio.

Rolde Choben izeneko gazte erakundea ere badu.

Kanpo loturak