Ergotismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rogge moederkoren Claviceps purpurea on Secale cereale.jpg|thumb|Zekale-ainoak kutsatutako zekalea]]
 
'''Ergotismoa''' —jendartean '''San Antonen sua''' edota '''San Anton sua''' izenez ere ezaguna— [[janari intoxikazioa-intoxikazio]]a da, [[mikotoxina|mikotoxinez]] kutsatutako [[zekale]]a jatean harrapatzen dena. Mikotoxinak [[onddo]]ek sortutako toxinak dira, eta ergotismoa sortzen duena [[ergotamina]] izenekoa da. [[Onddo]] kaltegarri batek, zekale-ainoak (''[[Claviceps purpurea]]'') [[mikotoxina]] hori ekoizten du zekalea kutsatzean. Zenbaitetan, zekaleaz gain, zekale-ainoak [[gari]]a eta [[garagar]]ra ere kutsa ditzake.
 
[[Erdi Aroa]]n zekalearen irina asko erabiltzen zen ogia egiteko. Horregatik, garai hartan oso ohikoa zen ergotismoa, zekale lizundua eta kutsatua sarritan ogiaren lehengaia baitzen. Izurrite latzak eragin zituen ergotismoak Erdi Aroko Europan, eta gaitzak jotako gaixoak artatzeko ospitale bereziak sortu ziren, San Antonioren fraideen zaintzapean. Hortik datorkio gaitzari bere herri-izena (San Antonen sua).