Junio Bruto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Lucius Junius Brutus lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
2. lerroa:
'''Junio Bruto''', [[latin]]ez ''Lucius Iunius Brutus'' [[Erromatar Errepublika]]ko fundatzaile mitiko bat zen. 509an [[Erroma]]ko lehen kontsuletako bat ere bazen.
 
Hautaketa hori baino lehen, Erroma erregeek gobernatzen zuten. Azken erregea, Luzio [[Tarkinio]] Superbo, boteretik kentzekoerreg matxinadaren burua izan zen Bruto, Tarkinioren semeak Brutoren arreba, [[Lukrezia]], bortxatu zuelako. [[Tito Livio]]k ematen digu horren guztiaren berri. Nolanahi ere, galiarrek Erroma arpilatu (K. a. 390) baino lehenagoko kontuez ez zegoen inolako erregistrorik, [[Tito Livio]]ren garaiarako ere ez. Hori zela eta, garai horretarako kontakizunak historian baino legendan oinarritzen dira.
 
[[Tito Livio]]k zioenez, Brutok bazeuzkan [[Tarkinio]] hiltzeko zioak. Izan ere, Tarkiniok Brutoren anaia baten hilketa agindu zuen, anaia hori Tarkinio errege bihurtzearen kontra agertu zelako.